Asoziazionismoa fenomeno psikologikoak subjektuak aurretik bizi izan dituen elementuen loturaren emaitza direla baieztatzen duen teoria edo paradigma psikologikoa da. Asoziazionismotik subjektuak ezagutzarik gabe jasotzen direla ere baieztatzen da. Anitz izan dira historian paradigma horri jarraitu diotenak: XVIII. mendean enpiristek gogamenaren fenomenoak subjektuen aurreko ideia edo bizipenak erlazionatuz sortzen direla baieztatzen zuten; konduktismoa eta psikoanalisia ere paradigma asoziazionistari jarraitzen diote. Lehenago Aristotelesek eta Descartesek ere asoziazionistatzat har daitezkeen ezagutzaren teoriak plazaratu zituzten, baina teoria asoziazionistak XIX. mendean garatu ziren bereziki Charles Bell (1774-1842) eta Francois Magendieren (1783-1855) eskutik, eta Sechenov (1849-1936) eta Pavloven (1829-1905) eskutik Errusian, erreflexologia izenarekin.
Loturiko artikuluak
Psikologia transpertsonalaPsikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber,…
Asoziazionismoa (soziologia)Agian, asoziazionismoa psikologian bilatzen ari zinen. Soziologian, asoziazionismoa pertsonak, bereziki hiritarrak diren aldetik, modu irekian helburu komun eta partekatuen alde elkartzen dituen gizarte mugimendua da, gizarte edo esfera…
Asoziazionismoa (psikologia)Agian, asoziazionismoa soziologian bilatzen ari zinen. Psikologian, asoziazionismoa edo teoria asoziazionista prozesu mentalak ideia edo esperientzien artean subjektuak egiten dituen asoziazio edo loturen bitartez garatzen direla baieztatzen duen…