Agian, asoziazionismoa soziologian bilatzen ari zinen.
Psikologian, asoziazionismoa edo teoria asoziazionista prozesu mentalak ideia edo esperientzien artean subjektuak egiten dituen asoziazio edo loturen bitartez garatzen direla baieztatzen duen ikuspuntu epistemologikoa da. Hainbat eskola psikologiko daude korronte epistemologiko hau garatu eta zehaztu dutenak, hala nola konduktismoa, psikoanalisia eta konexionismoa. Esan liteke asoziazionismoa arrazionalismoaren kontrakarrean garatzen den korrontea dela, subjektuak egiten dituen lotura horiek askotan ez baitira logikoak eta arrazionalak, subjektuak garatzen dituen errepresentazio subjektibo hutsak baizik.
Loturiko artikuluak
Psikologia transpertsonalaPsikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber,…
Sublimazioa (psikologia)Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.
AsoziazionismoaAsoziazionismoa fenomeno psikologikoak subjektuak aurretik bizi izan dituen elementuen loturaren emaitza direla baieztatzen duen teoria edo paradigma psikologikoa da. Asoziazionismotik subjektuak ezagutzarik gabe jasotzen direla ere baieztatzen da. Anitz…