Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…

T(X) zenbatesle edo estimatzaile bat askia dela esaten da, zenbateslea kalkulatu den jatorrizko laginak zenbatetsi nahi den parametroari buruzko informazio gehigarririk ematen ez duenean, zenbateslearen balioak emandakoaren aldean. Zenbatesle bat askia bada, bertatik gehitutako zenbatesle bat ere askia da; helburua laginaren informazioa ahalik eta modu laburrenean jasotzea denez, zenbatesle aski minimalak bilatzen dira. Formalki, T(X) askia da, baldin eta X laginaren probabilitate-banakuntza, T(X) balioen baldintzapean, parametroaren mendean ez badago. Beste alde batetik, T(X) askia bada, egiantz-funtzioa zehazteko informazio guztia jasotzen du.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.