Askatasun ekonomikoa gizabanakoek merkatu libreko esparru batean enpresa ekimenak abiarazi eta jarduera ekonomikoak garatzeko duten eskubidea da. Esparru ekomiko libre horretan, eskaintzaren eta eskariaren indarrak izan behar dira,…
Askatasun sindikala sindikatuak sortu eta haietan izena eman eta pare hartzeko eskubide kolektibo eta indibiduala da, langileen eskubideak defendatzearren, enpresariekin duten lan-harreman gatazkatsuen baitan, sindikatuaren beraren estutatuak eta herrialdeko legeak errespetatuz beti. Askatsun sindikalaren baitan garatzen den mugimendu soziala sindikalismoa da. Askatasun sindikaletik eratorrita eta harekin erlazionaturik, negoziazio kolektiborako eta grebarako eskubidea eratortzen dira. Askatasun sindikala sindikatuaren beraren errepresentatibitateak ere mugatzen du; izan ere, errepresentatibitaterik gabeko sindikatuak ez du eskubiderik izango langileen ordezkaritza bereganatu eta negoziazio kolektiboan parte hartzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, trade union freedom; gaztelaniaz, libertad sindical.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.