Askapenaren teologia


KategoriakErlijioa

Askapenaren teologia Eliza Katolikoaren baitan garatutako korronte teologikoa da, gizaki zapalduen egoera Ebanjelioaren argitan jarri eta haien askapena edo emantzipazioa aldarrikatzen duena. 1960ko hamarkadatik garatu zen, bereziki Latinamerikan, pobreak izan zituen abiapuntu eta pobreak ditu erreferentzia nagusi, kristau mezua bereziki haiengana zuzenduz. Askapenaren teologiaren ordezkarien artean Gustavo Gutierrez, Ignacio Ellacuría eta Jon Sobrino nabarmentzen dira, baina erreferentzia teologiko eta filosofikoak sakonak Vatikanoko II. Kontzilioan daude, kristautasun humanista batean alegia, hala nola Teilhard de Chardin eta Emmanuel Mounier-en eskutik. Marxismotik ere edaten duen korrontea dela esan daiteke. Erro teologiko eta intelektuak horiek gorabehera, askapenaren teologia auzo eta herri xumeetako mugimendu zibila ere bada, bereziki oinarriko kristau komunitateen bitartez garatu eta askapena kontzeptu teoriko izatetik praxis sozial eta politiko izatera eraman duena. Askapenaren teologiak eraso ugari jaso ditu, dominazioa kolokan jartzea arriskutzat hartzen duten elite politiko eta ekonomikoetatik alde batetik (Ignacio Ellacuría erahila izan zen konplot batean), eta baita ere Eliza Katolikotik bertatik, elite horiekiko elkartasunez, baina baita ere teologikoki, bereziki pobreekiko lehentasuna (gainera pobreak esanahi sozioekonomikora mugatuz) ezartzen duelako, kristau mezua guztiontzat dela ahaztuz edo bigarren maila batean utziz.

268 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.