Kontratua bi pertsonaren arteko borondatezko akordioa da, haien arteko obligazioak sortu, eraldatu edo iraungitzen dituena. Horrela, kontratuak dira salerosketak, alokairuak, langilearen eta enpresariaren arteko lan harremanak (lan kontratuak).…
Aseguru kontratu batean, aseguratzaile deritzon pertsonak kalte-ordaina ordaindu behar du, aurrez ordainduriko prima edo sari baten trukean, aseguruak estaltzen duen arriskuari dagokion ezbeharra izanez gero. Aseguruaren helburua ezbehar bati dagokion arriskua estaltzea da, beraz, ordainsari baten trukean. Aseguratzailearen balizko irabazia ezbeharra gertatzen ez denean suertatzen da; eta galtzen aterako da ezbeharra gertatzen denean; aseguratzaileak aseguru-kontratuen kartera zabala duenean, haietako batzuetan irabazi egingo du eta beste batzuetan galdu, baina guztira irabaziak ziurtatzeko, primen totala gerta daitezkeen ezbeharrengatik ordaindu beharreko kalte-ordainak baino handiagoa izateko moduan kalkulatuko prima bakoitza. Aseguratuaren posizioa, berriz, aseguru-kontratua sinatzen duenean, ziurra da: prima ordaindu du, besterik ez; hortik aurrera, ezbeharrik ez badago, ez du kalterik jasango; eta ezbeharra izatekotan, horren kalte-ordainak jasoko ditu.
Aseguru-kontratuetan, aseguratzaileaz gainera, hartzailea, aseguratua eta onuraduna bereizten dira. Askotan hiru figura horiek bat datoz, baino beste batzuetan ez. Hartzailea, asegurua kontratatu eta prima ordaintzen duena da, aseguratua ezbeharra jasan dezakeen pertsona, eta onuraduna ezbeharra izatekotan kalte-ordainak jasoko dituena. Adibidez, bizitza-aseguru batean hartzailea enpresa bat izan daiteke, aseguratua enpresako langilea, eta onuradunak, langileen heriotzaren kasuna, haren seme-alabak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.