Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…

Artefaktu hitzak teknologia optikoan duen esanahiari buruz jakiteko, ikus Artefaktua, Bioscio webgunean.
Material arkeologikoak sailkatzean artefaktuak, ekofaktuak eta zirkundatuak bereizten dira. Artefaktuak gizakiak ekoitzi edo manipulatutako tresna, objektu eta materialak dira, hala nola harrizko tresnak (industria litikoa) eta hezurrez eta metalez egindako objektuak. Ekofaktuak berriz, giza jardueraren ondorioz utzi, garraiatutako material naturalak dira, gizakiaren manipulaziorik gabe, hala nola gizakiek utzitako janari hondarrak (hezurrak, hondarrak eta haziak). Zirkundatuak aztarnategi batean naturak utzitako aztarnak dira, antzinako ingurumenaren berri ematen dutenak, polena adibidez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.