Artefaktuak, ekofaktuak eta zirkundatuak


KategoriakAntropologia

Artefaktu hitzak teknologia optikoan duen esanahiari buruz jakiteko, ikus Artefaktua, Bioscio webgunean.  

Material arkeologikoak sailkatzean artefaktuak, ekofaktuak eta zirkundatuak bereizten dira. Artefaktuak gizakiak ekoitzi edo manipulatutako tresna, objektu eta materialak dira, hala nola harrizko tresnak (industria litikoa) eta hezurrez eta metalez egindako objektuak. Ekofaktuak berriz, aztarnategi arkeologiko batean aurkitzen diren material eta objektu naturalak dira, gizakiak garai batean han utzi edo hara garraitutakoak baina gizakiaren manipulaziorik izan ez dutenak, adibidez gizakiek utzitako janari hondarrak (hezurrak, hondarrak eta haziak) eta hazitako landareak. Zirkundatuak (gaztelaniaz, circundatos) aztarnategi batean naturak utzitako aztarnak dira, giza jarduerarekin lotura ez dutenak eta antzinako ingurumenaren berri ematen dutenak, intsektuak eta polena adibidez.

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.