Arroka edo harria prozesu fisiko-kimiko naturalen bitartez nahasirik dauden mineralen agregatu edo masa da.
Arroka-motak
- arroka igneoak: lurrazalaren azpiko fusiozko materialak hoztean sortzen den edonolako arroka
- arroka magmatikoak edo intrusiboak : magma lurrazalaren azpian bertan hoztean sortzen den arroka
- arroka plutonikoak: magma sakonera handian (>3km) eta kamara handietan hoztean sortzen den arroka, kristal handiekin
- arroka azpibolkanikoak: magma sakonera txikian (<3km), beste arroka batzuen arteko zirrikituetan, kristal txikiekin, sortzen dena
- arroka bolkanikoak edo estrusiboak: magma lurrazalera ateratzean edo lurrazaletik gertu solidotzean sortzen den arroka, hozte azkar baten ondorioz
- arroka sedimentarioak: sedimentu edo beste arroketako partikulen kontsolidazioz sortzen diren arrokak
- arroka metamorfikoak: jatorrian beste arroka batetik sorturiko arrokak, tenperaturak eta presioak eta beste aldagai batzuek eragindako prozesu fisiko-kimikoen ondorioz.
Loturiko artikuluak
Harlangaitza (landu gabeko harria)Harlangaitza edo landu gabeko harria hormak eta harresiak egiteko erabiltzen den harri aski landu gabea et irregularra da, harlandua ez bezalakoa, hormak eta bestelako egiturak eraikitzeko erabiltzen dena, …
ElubioiaElubioia arroka nagusi batetik meteorizazioz erauzitako arroka zatien multzoa da, garraitu ez direnak eta beraz arroka nagusitik gertu pilatzen direnak.
Higadura (erosioa)Higadura edo erosioa (latinezko erodare hitzetik, "xehatu") meteorizazioak erasandako arroketatik eta lurzoruetatik partikulak askatzen eta beste norabait garraiatzen dituen prozesu geologiko dinamikoa da, higadura-eragile edo eragile higatzaile deitzen…