Afrikako Kongo ibaiko arro hidrografikoa. Ikus daiteke nola arroak Kongo ibaia eta ibaidar guztiak biltzen dituen. Kredituak: Imagico-Wikimedia Commons.
Ibai-arroa edo ibaiaren arroa bere baitako urak jaso eta ibai edo aintzira batera bideratzen dituen depresio edo sakonune motako eremu geologikoa da, maila altuagoko erliebeak mugatua. Bi motako arroak bereizten dira: arro exorreikoa, arroko ibai nagusiak urak beste ibai batera edo itsasora isurtzen dituenean, eta arro endorreikoak, arroko urak aintzira edo laku batera isurtzen dituenean. Arroak azpiarroz eta mikroarroz osaturik egoten dira, arroko ibai nagusiak beste ibai batzuetako urak jasotzen dituenean.
Beste alde batetik, arro hidrografikoa deritzo arroa mugatzen duen eremu geografikoari. Arro hidrografikoa mugatzen duen lerro geografikoari uren banalerro deritzo. Arro hidrologikoa, berriz, arro bateko ur-sistema osoa da, lur gaineko eta lur azpiko urekin, eta ur horien emaria eragiten duten faktore guztiekin batera. Arro hidrologiko bateko ur-laster guztien arteko lotura, urak batetik bestera nola isurtzen diren erakusten duena, sare hidrologikoa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, water basin, river basin; gaztelaniaz, cuenca hidrográfica.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Arro sedimentarioaArro sedimentarioak, sedimentazio-arroak edo jalkitze-arroak bereziki faktore tektonikoengatik (lurrazalaren deformazioagatik, alegia) hondoratzen joan eta inguruko sedimentuak jasotzen dituzten sakonuneak dira (ikus, gainera, sedimentazioa, Gizapediako hiztegian). Beste hizkuntzetan: ingelesez,…
Balantze hidrikoa (ur-balantzea)Balantze hidrikoa, balantze hidrologikoa edo ur-balantzea arro hidrologiko edo horren zati batean, baita ura duen formazio geologiko edo azpiegitura batean (adibidez, akuifero edo urtegi batean), ur-sarrera eta irteeren…
DrainatzeaGeografian, drainatzea ura toki batetik irteteko duen modua da, naturala nahiz artifiziala. Aintzira, laku edo arro hidrografiko oso bati aplikatzen zaion kontzeptua da. Drainatze-sistema edo drainatze-sarea berriz, drainatzea…