Lanaldi osoa edo lanaldi osoko enplegua lan araudi orokorrak ezartzen duen ordu kopuru maximoko enplegua eta horri dagokion lanaldia da. Espainian, egun, lanaldi osoa astean zehar 40 ordukoa…
Arreta osoa (ingelesez, mindfulness; jatorrian sanskritoko smrti eta palierazko sati hitzetatik dator, biak literalki "oroimen" euskaraz) budismoko kontzeptua da jatorrian, gogamenaren presentzia, kontzentrazioa, orainean finkatua, adieraziko lukeena. XX. mendearen erdialdean Nyanaponika Thera alemaniar monje budistakThe heart of Buddhist meditation liburua plazaratu zuen 1954an, eta han arreta osoa askapenerako budismo-bidearen funts gisa hartu zuen, pertsona guztientzat mesedegarri, budista izan ala ez, eta beraz kutsu erlijioso oro baztertuz. 1970eko hamarkadan Jon Kabat-Zinn medikuntza-irakasleak Mindfulness-Based Stress Reduction garatu zuen, gaixoen oinazea eta estresa arintzeko. Geroztik, arreta osoarekin loturiko teknikak estresa saihesteko, arrakasta profesionalerako eta hainbat arazo pertsonal konpontzeko bide gisa erabili da, horren baliagarritasuna zientifikoki forgatua ez badago ere. 1 2
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.