Arrazoizko balioa


KategoriakEnpresa

Arrazoizko balioa enpresa batean aktiboak eta pasiboak baloratzeko irizpide bat da, enpresaren ondare-egoeraren irudi fidela eman eta elementuaren balio errealera hurbildu nahi duena une jakin batean, une horretako balorazio-prezioan oinarrituta (zorraren kitapen-balioa harturik, zorren kasuan), aktibo hori merkatu batean izango lukeen prezioan oinarrituta, merkatu horrek nolabaiteko segurtasuna eta egonkortasuna baldin baditu betiere. Nazioarteko kontabilitate-arauen balorazio-irizpide gisa gomendatzen da, nahiz eta oro har ez dagoen sartuta egungo kontabilitate-plan nazionaletan.

Arrazoizko balioa zenbatesteko hainbat metodo ezartzen dira, hala nola:

  • merkatu arautu, behagarri eta garden bateko egungo kotizazio-prezioa;
  • merkatu hori ez dagoenean, ereduen araberako zenbatespen bat erabil daiteke, dagokion aktiboaren irizpide analitiko eta objektiboetan oinarrituta.

Metodo horieko ezin badira era fidagarrian erabili, erosketa-prezioaren edo ekoizpen-kostuaren ohiko irizpidearen arabera balioetsi behar dira aktiboak.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, valor razonable.
217 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.