Arrazoimena eta adimena (antzinako grezieraz dianoia eta nous; latinez, ratio eta intellectus) gizakiaren ezagumena sailkatu eta bereizteko bi moduak dira. Antzinako Grezian, Platonek dianoia, jakintza diskurtsiboa eta teknikoa, nolabait eratzen joaten dena, eta nous, zuzeneko ezaguera, bereizi zituen. Tomas Akinokoak bereizketa hori onartu eta ratio eta intellectus bereizi zituen: ratioa pentsamendu ordenatua da, intellectus delakoa gauzetatik zuzenean jasotzen den ezagutza da. Arrazionalistek eta enpiristek biak batu, eta ezagutza gizakiaren ahalmen bakar eta osoa zela adierazi zuten. Azkenik, Kantek bereizketa hori berreskuratu baina alderantzikatu egin zuen: arrazoimena (Vernunft) kategoria edo kontzeptu abstaktoei buruzko ezagumena da haren arabera, eta adimena (Verstand) pentsamendu konkretua, zientifikoa, ordenatua.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
TrasimakoTrasimako Antzinako Greziako sofista bat zen. Bereziki ezaguna da Platonen Errepublika solasaldiko pertsonaia gisa. Hala ere, ezin da ziurtatu Trasimakok solasaldi horretan dituen ikuspuntuak benetazko Trasimako historikoaren pentsaerarekin…
Ongia (Platon)Platonen ideien teorian, ideia guztiak antolaturik eta mailakaturik daude, zuhaitz bateko enborretik zabaltzen diren adarrak eta hostoak bezalaxe; adibidez, astoaren ideiaren gainetik animaliaren ideia orokorragoa litzateke, eta animaliaren…