Arrazismoa (arrazakeria)


KategoriakPolitika

Arrazismoa edo arrazakeria beste arraza edo etnia batekoak diren gizatalde eta pertsonenganako gutxiespen eta gorrotozko ideologia eta praktika soziala da. Finean, dominazio-sistema da, arraza diskriminazio-irizpidetzat hartzen duena. Hala ere,  batzuen arabera, eta terminoak bereizi nahian, bereizi egin behar dira arrazialismoa, arrazak benetan existitu eta gizabanakoak bereizteko oinarritzat har daitezkeela sinestea, eta arrazializazioa, arrazan oinarrituta desberdintasun eta diskriminazio sozialak ezartzea. Arrazismoa bi kontzeptu horien ondorioa da: arrazaren definizioa ezarri eta egiazkotzat hartzen du lehenik, eta ondoren horren arabera gizabanakoak bereizi eta diskriminatzea legitimizatzen du.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Tzvetan T. Nosotros y Los Otros. Siglo XXI; 2010.
199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.