Diskurtso edo teoria bati buruz, koherentzia dagoela edo diskurtsoa (edo dena delakoa) koherentea dela esaten da, diskurtsoa osatzen duten adierazpenak logikoki loturik eta erlazionaturik daudenean, adierazi nahi denarekin…

Filosofian, arrazionalismoa korronte epistemologiko nagusi bat da, ezagutzaren jatorria eta eraketa arrazoimenean, pentsamenduan, dedukzioan zein intuizioan, oinarritzen dela baieztatzen duena. Horrela, arrazionalismoa esperientzia ezagutzaren iturburu nagusia esperientzia dela baieztatzen duen enpirismoaren aurkako perspektiba filosofikoa da. Ildo horretatik, arrazionalisten arabera ezagutza eta hura osatzen duten ideiak eta kontzeptuak berezkoak edo jatorrizkoak dira beti, maiz jaiotzetikoak, eta beraz ez ditu aldakorra eta subjektuen egoera psikologikoen araberakoa den esperientziak moldatzen. Arrazionalismoa XVI-XVIII. mendeetan zehar garatu zen, bereziki Europa kontinentalean, Britainia Handian enpirismoa garatzen zen bitartean, eta horren ordezkari nagusiak René Descartes (1596-1650) , Baruch Spinoza (1632-1677) eta Gottfried Leibniz (1646-1716) izan ziren.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.