Erdi Aroan, Gaztelako eta Aragoiko erresumetan, enkomienda monarkak pertsona bati entregatzen zion lur konkistatuen ustiapena zen, horretarako lurraldera printzipioz borondatez etorritako pertsona eta familiak bere babesean hartuz, obedientziaren…

Aro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, mugarri gisa 1789 urteko Frantses Iraultza mugarritzat duena. Beste adiera baten arabera, berriz, Historia Garaikidea egungo gizartea azaltzen duten gertakari oinarrizkoak jasotzen dituen historia da, kontzeptu guztiz subjektiboa dena eta aztertzen ari den historiaren arloaren araberakoa dena; adibidez, egungo Hego Euskal Herria azaltzeko Espainiako Gerra Zibiletik eta frankismotik abiarazi behar dela irizten bada, gertakari horiek eta horietatik aurrerakoak bilduko lituzke Historia Garaikidea; berriz, egungo Europa azaltzeko Bigarren Mundu Gerratik abiatu beharko genuke ziur asko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.