Aro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, mugarri…

Aro Digitala XX mendearen bukaera aldera hasitako aldi historikoa da, ezaugarritzat duena arlo ekonomiko eta sozial guztietan informazioaren eta komunikazioaren teknologia digitalen erabilera masiboa, digitalizatutako informazio-kopuru itzelak jasoz, bilduz, prozesatuz eta bideratuz. Horren guztiaren ondorioz, gizartean egiturazko aldaketa sakona izan da, teknologia, komunikazioa eta ezagutza ardatz nagusi bilakaturik ekonomian, kontsumoan nahiz kulturan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Digital Age, Digital Era; gaztelaniaz, Era Digital.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.