
Konstantin Makovsky (1839–1915) margolariaren "Arkadia Zoriontsua" margolana. Arkadia utopia naturalistaren alegoria da.
Literaturan eta artean, Arkadia eskualde utopikoaren alegoria da, locus amoenus bat alegia, naturarekin harmonian bizitzeko tokiaren metafora, paradisu baten parekoa, zibilizaziotik urrun. Greziako eskualde menditsua da, Peloponesoko penintsulan, ondoko eskualdeetatik isolatu samarra; hori dela eta, Antzinako Grezian garaiko gerretatik aparte geratu zen eta nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritu zuen ekonomia. Greziar mitologian, Pan baso eta zelaien jainkoa Arkadian bizi da, ninfez inguratua. Hartara, eskualdearen errealitatea zein mitoa izan ziren metaforaren jatorria. Teokrito eta Virgilio, azken hau Bukolikoak direlakoetan, izan ziren Antzinaroan Arkadia paradisu moduan deskribatu zuten lehenak; mitoa Berpizkundean berreskuratu zen Jacopo Sannazaro poetaren eskutik eta geroztik idazle eta artista askoren irudimenerako toki eta paisaia espiritual bilakatu da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
NinfakGreziar mitologian, ninfak (antzinako grezierazko νύμφη hitzetik) hainbat emakume gazte jainkotiarrei emandako izena da, jainkosa nagusiak baina maila beheragokoak, naturako elementuekin, hala nola, itsaso, ibai, baso eta mendiekin lotuak. Badira…
Edengo lorategiaKristautasunean eta judaismoan, eta bereziki Bibliako Genesis liburuan kontatzen denaren arabera, Edengo lorategia Jainkoak Adanentzat, berak sorturiko lehen gizonarentzat alegia, jarri zuen lorategia da, zuhaitz emankorrez betea eta…
Hesperideen LorategiaGreziar mitologian, Hesperideak (etimologiaz, "Mendebaldekoak" edo "Iluntzekoak") ninfa talde bat da, Egle, Eritea eta Hesperetusa zehazki, Nix gauaren jainkosaren alabak iturri batzuetan , eta Atlasen alabak beste batzuetan.…