Aristoteles


KategoriakBiografiak

Aristoteles (K.a. 384 - K.a. 322). Filosofiaren historiako filosofo nabarmenetakoa eta Antzinaroko filosofo eta jakintsu handiena, Platonekin batera. Mazedoniako Estagira hirian jaioa -horregatik Estagirita ezizenez ere ezagutzen zaio-, gazte-gazterik bidali zuten Atenasko Platonen Akademia ikastera, eta han aritu zen Platon hil zen arte, K.a 347 urtean. Ondoren, Anatolia penintsulako Assos hirira joan zen, eta ondoren Lesbos hirira, non Teofrastorekin batera jarraitu zuen ikertzen, eta han ezkondu zen, Pitias izeneko emakume batekin, eta izen bereko alaba izan zuen. Ondoren, Alexandro Handia izango zen printze gaztea heztera deitu zuten, eta horretan aritu zen Alexandro heldu arte. Estagirara itzuli eta handik Atenasera itzuli zen, non Lizeoa izeneko ikastetxea sortu zuen. Lizeoko jardunaren inguruan eskola filosofiko bat sortu zen, peripatetiko deitzen zitzaien filosofoek osatua, Lizeoaren ondoko Peripatos bidean oinez ibiltzen ari zirela aritzen baitziren filosofiaz hausnartzen eta eztabaidan. Bitartean alargundu eta Herpilis izeneko beste emakume batekin elkartu edo ezkondu zen eta harekin seme bat izan zuen, Nikomako izenekoa, bere aldetik Etika Nikomakorentzat bere lanari izena eman ziona. Atenasen goraka ari zen mazedoniarren aurkako jarrera ikusirik, Eubea uhartera aldatu zen K.a. 323 urtean, eta urtebete beranduago hil hango Kalkis hirian.

Filosifiako eta zientziako arlo gehienak landu zituen bere lanetan, logika, metafisika, zientzia naturalak, politika, etika, estetika eta antropologia. Lan asko idatzi zituen eta horietatik asko galdu badira ere, asko dira oraindik gertatu zaizkigun hark idatzitako lanak.

320 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.