Argudioak premisa izeneko proposizioetatik abiaraziz konklusioetara heltzen diren proposizio-multzoak dira. Argudiaketa ondorio batera heltzearren argudioak emateko modua eta ekintza da. Argudioak egiteko prozesuari inferentzia deritzo, batzuetan konklusioa izendatzeko ere erabiltzen dena. Argudioa zuzena edo baliozkoa izango da, premisak egiazkoak izanda, konklusioa ere egiazkoa denean.
Argudio-motak
- Arrazoiketa logiko edo deduktiboak.
- Autoritate-argudioak, aditu batek gaiari buruz duen iritzia.
- Datuak, tesia frogatu edo agerian jartzen dutenak.
- Etsenplifikazioa, adibideak edo kasu konkretuak ematea.
- Esperientzia pertsonala, subjektiboa izaten arren.
- Herri jakintza (esaera zaharrak, ipuinak, ...).
Arrazoiketa logiko edo deduktiboak ezik, beste argudiaketa guztiak ez dira ziurrak, hau da, ematen duten konklusioa ez da guztiz onargarria, kasu partikularretan oedo informazio mugatuan oinarritzen direlako.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
EtsenplifikazioaEtsenplifikazioa etsenplu edo adibideak erabiliz egiten den argudiaketa da. Etsenplifikazioak planteatzen duen arazo nagusia kasu partikularren zerrenda batetik lege orokorrak ezartzearekin du zerikusirik. Etsenplifikaziorako erabiltzen diren ohiko esamoldeak…
SubrepzioaSubrepzioa kontzeptu edo termino baten esanahia aldatu edo azaldu edo justifikatu gabeko printzipioa erabiltzea da, argudioari arrazional eta zuzen itxura emate aldera. Egiazko ondorioa da subrepzioak sofismak sorrarazten…
Probokazioa (erretorika eta politika)Probokazio hitzaren beste adierei buruz jakiteko, ikus probokazio, Gizapediako hiztegi arruntean. Probokazioa beste bati sumina eta haserrea sorrarazteko diskurtso-estrategia da, bereziki eztabaida batean erabiltzen dena. Horren helburua probokatzen…