Argizaiola


KategoriakEuskal Herria

Argizaiola hildakoekin loturiko kultuan Euskal Herriko eskualde batzuetan erabiltzen den zurezko ohola da, bere inguruan biribilkaturiko kandela bat piztuta edukitzeko erabiltzen dena hileta-errituetan, hala nola Santu Guztien egunean. Etxeko suaren jarraipen gisa interpretatu izan da. Kirtena eta besoak izaten ditu, eta erdialdean estuagoa da. Zurezko lanetan euskal tradizioan erabiltzen diren ohiko motiboekin apaintzen da, hala nola gurutzeak. Gaztaina, haritza edo intxaurrondoa izaten dira argizaiola egiteko erabiltzen diren zurak. Egun, Amezketa herria da argizaiolak pizteko tradizioa atxikitzen duen herri bakanetakoa.

143 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.