Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Apustua (ingelesez, bet - apustua bera -, gambling - apustu-jokoa-; gazteleraz, apuesta; frantsesez, pari - apustua bera -, jeu d'argent - apustu-jokoa-) dirua edo beste zerbait betse baten aurka jokoan jartzea da, gertaera ziurgabe bat gertatuko delakoan; gehienetan, apustuak bere saria ere badu, ziurgabea baita ere, apustu egiten den gertaera hori azkenean gauzatzen bada. Adibidez, eztabaida batean, Anek eta Kepak 100 eta 200 euro jokatzen badituzte bihar euria egitearen eta ez egitearen alde hurrenez hurren, Anek 100 euro galduko ditu, Kepari eman beharrekoak, bihar euria egiten ez badu; eta 200 euro irabazi, Kepak emandakoak, bihar euria egiten badu.
Beraz, apustua hiru elementu ditu jokoan jarritako dirua, apustu ere deitzen dena, saria, eta bien artean gertaera ziurgabea.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.