Konbertsioa edo bihurrera pertsona edo gizatalde oso batek erlijio bat edo sinesmen eta praktika erlijioso batzuk bereganatzea da, izan derrigortuta edo mehatxupean izan sinesmen haiekiko fedea aitortzen dutelako.…
Kristautasunean, Apostoluak, antzinako grezierako ἀπόστολος (apostolos; euskaraz, "bidalia"; apo, "nonbaitetik", eta stéllō, "bidali", "atera", hitzetatik sortua), Hamabi Apostoluak eta Hamabi Dizipuluak ere deituak, Jesusek aukeratuako hamabi dizipulu nabarmenak izan ziren, Jesusen mezua atxiki eta zabaltzeko. Honako hau da Hamabi Apostoluen zerrenda: Petri, Andres (Petriren anaia), Jakue (Donejakue Bideari izena ematen diona, Santiago de Compostela-n bere misioa bukatuz, Iberiar Penintsulara Jesusen mezua ekarri zuelakoan), Joan (Jakueren anaia), Filipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Jakue Alfeorena, Simon Zelotea, Juda Tadeo eta Juda Iskariote (Jesus salatzeagatik bere buruaz beste egin eta Matias-ek, zozketaz, ordeztu zuena).
Itun Berrian aipatzen denaren arabera, binaka bidali zituen Jesusek jarritako misioa betetzera, batak besteari laguntzeko; xume eta apal abiatzeko agindua ere eman zien, tunika eta sandalia soilez jantzirik eta makil batez horniturik. Kristau eliza askotan, tradizio horri jarraitzen zaio egun ere, eta horien predikatzaileak binaka joaten dira etxez etxe. Hamabi zenbakiak Israelgo Hamabi Tribuekin zerikusia duela aipatu da, beste alde batetik.
Hamabi Apostoluez gainera, apostolu izendapena kristau elizako santu nabarmen batzuetarako ere erabiltzen da; hain zuzen, Paulo Tarsokoa "Paulo Apostolua" ere izendatu ohi da, Jesusen ikuspen batean Jesusek berak misio berezia eman omen ziolako, eta Patrizio Irlandakoari eta beste lurralde batzuk kristautzea lortu zuten beste santu batzuei ere apostolu deitzen zaie.
Lukasen Itunean, Hirurogeitamar Apostuluak edo Hirurogeitamar Dizipuluak (edo Hirurogeitahamabi, testuaren arabera) ere aipatzen dira, Hamabi Apostoluak izendatu eta bidali baino lehenago, Jesusen mezua zabaltzera bidaliak, hauek ere binaka.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.