Aposizioa


Aposizioa bi izen edo izen-sintagma batera jartzen dituen gramatika-egitura da, horietako batek besteari buruzko informazioa zehaztu edo zabaldu egiten duenean; adibidez, Sarasola irakasleak gaur ez du klaserik emango esaldian, Sarasola eta irakaslea aposizioan doazen bi izen dira, eta Sarasolari buruz ari dela, irakaslea dela gaineratu eta zehaztu egiten du. Aposizioak hiponimo/hiperonimo erlazioan oinarritzen dira; arestiko adibidean, Sarasola irakasle klasearen hiponimoa da, eta irakasle Sarasola izenaren hiperonimoa. Hizkuntza batzuetan, aposizioa osatzeko adjektiboak, adberbioak eta bestelako kategoria gramatikalak erabil daitezke, izena osatzeko, eta batzuetan artikuluak eta preposizioak ere erabiltzen dira bi sintagmen arteko lotura egiteko (adibidez, gaztelaniaz, el bueno de Juan). Beste alde batetik, aposizioak murrizgarriak izan daitezke, aposizioan doan sintagma murriztu egiten duenean izen nagusia (adibidez, test azterketa), nahiz azaltzaileak, aposizioan doan sintagmak azaldu egiten duenean izen nagusiaren ezaugarri bat (adibidez, Sarasola irakaslea).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, apposition; gaztelaniaz, aposición.

Ikus, gainera

228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.