Antropozenoa gizakiak Lurraren kondizio fisiko, geologiko eta biologikoetan eragina dueneko aroa da, hala nola paisaiak aldatuz, beste espezieen hedadura mugatuz eta baita desagerraraziz ere, eta aldaketa klimatikoa sortuz. Adiera zabalean, giza jarduerak planetan duen eraginen multzoa da. Batzuen arabera, duela 14.000 urte abiarazitako aroa da, mamuten desagerpenarekin batera, ehizaren ondorioz; beste batzuen arabera berriz, Industria Iraultzarekin batera hasitako garaia, orduan hasi zirelako nabarmentzen gizakiak ingurumenean zuen eragina.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, anthropocene; gaztelaniaz, antropoceno.
Loturiko artikuluak
Kosmogonia (sorrera mitoa)Kosmogonia, batzuetan sorrera mitoa ere deitua, unibertsoaren eta munduaren sorrerari buruzko kondaira mitologikoa da. Loturiko kontzeptuak dira teogonia (jainkoen sorrera) eta antropogonia (gizakiaren sorrera). Ikus, gainera Mito fundatzailea Kosmologia, unibertsoaren…
FetitxeaAntropologian eta etnologian, fetitxea gizatalde batean erabiltzen den objektu magikoa da, gizakiak egin eta landutakoa, naturaz gaindiko ahalmena duena eta izpirituekin komunikatzeko bitartekari moduan erabiltzen dena. Terminoa portugalerazko feitiço…
Antropologia (definizioa)Antropologia gizakia, zentzu zabalean, ikergai duen jakintza-arloa da. Bere zabaltasuna dela eta, bereziki konparaziozko ikerketan oinarritzen da, historiako garai batetik bestera nahiz kultura edo gizarte batetik bestera gizakiek…