Antropoteknika edo, pluralean ere erabilia, antropoteknikak, Peter Sloterdijk alemaniar filosofoak garatutako kontzeptua, gizakiek beste gizakiak eta gizaki bakoitzak bere burua moldatzeko teknikak (zentzu zabalean, antolakuntzak, kulturak, ...). Moldaera hori naturatik bereiztearren burutuko litzateke, gizakien inguruan esferak (zentzu hertsienean batzuetan, inguruan espazioan itxiz) eratuz. Michel Foucault frantses filosofaren biopolitika kontzeptuarekin lotu izan da.
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
SubjektibazioaSubjektibazioa subjektuak eta haien subjektibitatea sortzeko prozesuak dira. Subjektu hutsak sortzetik urrun, subjektibazio prozesuak ez dira neutralak eta logika politiko zehatzen arabera eratzen dira, teknologiaren, administrazioaren eta disziplinaren…
Biopolitika eta biobotereaBiopolitika estatuek osasunaren, higienearen, biziraupenaren, gaixotasunaren, jaiotzen eta orokorrean bizitzaren gainean (eta ondorioz baita ere heriotzaren gainean) burutzen duten boterearen alderdia da. Gorputzen gainean ere eratzen du bere…