Antropologia kulturala


KategoriakAntropologia

Antropologia kulturala gizarteak haien kulturen ikuspuntutik ikertzen dituen jakintza-arloa da, antropos edo gizakiak gizarte eta kultura horietan duen jokabide kulturala (sinesmenak, ohiturak, errituak, ...) ulertzeko eta horren zentzua edo esanahia atzemateko, nahiz kulturen arteko konparazioa egiteko, gizakiok kultura bereganatzeko ditugun modu eta mekanismo unibertsalak ulertze aldera. Antropolioga kulturalaren metodologia bi fase edo arlotan garatzen da: alde batetik, etnografiak gizatalde eta gizarteetan landa-lana egin eta kulturaren deskribapen lokala egiten du; etnologiaren bitartez, berriz, etnografian jasotako datuak konparatu egiten dira, kultura desberdinetarako, mundu osoko gizakiak, gizarteak eta kulturak era bateratuan ulertzeko. Etnografia eta etnologia dira beraz bere metodologia eremuak, eta termino horietatik galdetu liteke ea antropologia etnos edo etniarekin loturik dagoen. Hain zuzen, tradizio kontua dela esan liteke, antropologia antzinako etniak edo etnia primitiboak eta haien praktika kulturalak hasi baitzen ikertzen. Egun, antropologia kulturalaren ikerketa-esparrua zabaldu da, eta hiriko gizataldeak, klase sozialak eta talde korporatiboak ere ikertzen ditu, baina atxikitzen du oraindik ere antzinako tradizioa, eguneroko praktika kulturalek (bizimoduak, lanak, errituak, ohiruak, hala nola sukaldaritzan, janzkeran ,,.), azaletik hutsalak diruditen arren, gizakiaren eta gizarteen nukleo sakonak azaltzen dituztela, haietan modu zorrotzean barneratzen lortzen denean.

276 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.