Antropologia filosofikoa gizakia bere kontzeptu eta zentzurik sakonenean zer den hausnartzen duen antropologiaren adarra da, hausnarketa horretatik abiatuta, antropologiak berak diziplina gisa garatu eta gizakia aztertze aldera. Zehazki, antropologia filosofikoak giza errealitatearen eta esperientziaren oinarri ontologikoak, fenomenologikoak eta epistemologikoak, psikismoa, kontzientzia eta identitatea, oro har, ezarri nahi ditu, gero oinarri zehatz horietatik ikerketa antropologiko positiboan planteatzen diren giza fenomenoei heldu ahal izateko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, antropología filosófica.
Loturiko artikuluak
Antropologia bisuala (ikus-antropologia)Antropologia bisuala edo ikus-antropologia argazki eta bideoa etnografia osatu eta antropologia garatzeko informazio-iturri eta espresiobidetzat hartzen dituen antropologiaren aldaera. Informazio etnografikoa irudien bitartez jasotzeaz gainera, ikus-antropologian irudia bera,…
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Antropologia fisikoaAntropologia fisikoa gizakia animalia moduan ikertzen duen antropologiaren arloa da, bereziki gizakiaren ezaugarri fisikoen eboluzioa eta gizakien arteko arraza-desberdintasunak.