Antropologia (definizioa)


KategoriakAntropologia

Antropologia gizakia, zentzu zabalean, ikergai duen jakintza-arloa da. Bere zabaltasuna dela eta, bereziki konparaziozko ikerketan oinarritzen da, historiako garai batetik bestera nahiz kultura edo gizarte batetik bestera gizakiek dituzten ezberdintasunak ikertuz. Ezberdintasun horiek ezaugarri ezberdinei buruzkoak dira, eta hala antropologia arlo berezitu batzuetan banatzen da, hala nola gizakien ezaugarri fisikoak (ilearen, begien kolorea jatorri ezberdina duten gizakien artean) aztertzen dituen antropologia fisikoak, giza kulturen alderdiak(ohiturak, balioak eta abar) ikertzen dituen antropologia kulturala eta hizkuntzaren ezaugarriak gizatalde batetik bestera alderatzen dituen hizkuntza-antropologia. Batzuen arabera, arkeologia ere antropologiaren beste adar bat da.

Ikus, gainera

 

176 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.