Antizikloiak (High) Ameriketako Estatu Batuetan (erdian depresio bat -Low-). Antizikloiek inguruko aire-masek baino presio altuagoa dute.
Meteorologian, antizikloiak edo goi-presioko guneak ingurunean baino aire-presio altuagoko ekintza-guneak dira, orokorrean 1013Hpa baino presio atmosferiko handiagoa dutenak. Behe presioko gune edo depresio meteorologikoak ez bezala, antizikloiak (zikloi edo depresioen aurkakoa) eguraldi egonkorreko guneak dira, aire bero edo epela beheratu eta ondorioz lainoak desegin edo horien sorrera eragotzi egiten duena. Isobara-mapa batean, antizikloiak zentrorantz gero eta presio altuagoak duten gune gisa agertu ohi dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Depresioak (meteorologia)Depresioa adiera geologikoan bilatzen ari bazara, ikus: Sakonuneak. Meteorologian, depresioak edo borraskak behe presioko ekintza-guneak dira, presio atmosferiko txiki horrexegatik eguraldi ezegonkorra eragiten dutenak, euritsu eta haize bortitzarekin,…
Presio atmosferikoaPresio atmosferikoa aireak toki eta une jakin batean bereza eragiten duen indarra da, airea alboetara zabaltzean. Errazago ulertzeko, esan liteke presioa toki jakin batean gaineko aireak eragiten duen…
Mapa sinoptikoaMeteorologian, mapa sinoptikoa isobarak, eta beraz horrekin batera antizikloiak, depresioak eta haiei loturiko fronteak, egoera sinplifikatu batean erakusten dituen mapa bat da, une egoera meteorologikoa azaldu eta ekintza-gune…