Argudio ontologikoak


KategoriakFilosofia

Argudio ontologikoak Jainkoaren existentzia frogatzeko hausnarketa ontologikoak, hots izateari buruzkoak, egiten dituzten argudioak dira. Hitorian hainbat filosofok eman dituzte argudio ontologikoak, hala nola Anselmo Canterburykoa, Descartes, Spinoza, Leibniz eta Kant.

Bereziki ezaguna da Anselmo Canterburykoaren (1033-1109) argudioa, bere Proslogion lanean aditzera eman zuena:

  1. Jainkoa buruan imajina dezakedan gauza edo entitate (ontos, antzinako grezieraz) perfektoen edo gorena da.
  2. Jainkoa neure buruan existitzen da gutxienez.
  3. Errealitatean ere existituko balitz, are eta perefektoagoa litzateke. Beste era batera esanda, errealitatean existitzen diren entitateak perfektoagoak dira existitzen ez direnak baino.
  4. Jainkoa neure adimenean bakarrik existituko balitz, pentsatu ahalko nuke hura baino perfektoagoa den entitate bat, errealitatean ere existitzen dena alegia.
  5. Jainkoa entitate perfektoena denez, ezinbestean existitu behar da errealitatean ere eta ez soilik neure adimenean, bestela ez zen perfektoena izango.

Labur esanda, Jainkoa entitate perfektoena izanda, gure adimenean bakarrik existituko balitz, ez zen perfektoena izango da, eta hor kontraesana sortuko litzateke.

Ikus, gainera

236 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.