Anomalia (antzinako grezierazko ἀνωμαλία hitzetik, anomalia , «irregulartasuna») normaltasunarekin edo berez izan beharko litzatekeenarekin bat ez datorren gertakari, zirkunstantzia edo fenomenoa da:
- Zientziaren filosofian, anomaliak teoria zientifikkoarekin bat ez datozen datu, egitate edo fenomenoak. Teoria bati buruzko anomaliak ugaldu edo nabarmendu egiten direnean, teoria kolokan jarri edo anomaliak hobeto esplikatu edo normalizatu egiten dituen teoria baterako bidea zabaltzen dute.
- Kontuen auditorian, anomaliak kontabilitatean atzematen diren akats eta okerrak dira, baina hala ere kontabilitate osoaren fidagarritasuna kolokan jartzen ez dutenak.
Loturiko artikuluak
HomologazioaHomologazioa gauza batzuk berdindu edo maila berean jartzeko prozesua da. Halaber, homologazio deritzo adminitrazio publikoak edo beste erakunde batek produktu, jarduera edo lan bati emandako onespenari, ezarritako baldintzak…
ZirriborroaZirriborroa lan edo produktu baten hastapeneko irudikapen sinplea eta behin behinekoa da, lan edo produktu horren oinarri moduan erabilia. Beste hizkuntzetan: ingelesez, draft, sketch; gaztelaniaz, borrador.
Aukera-leihoa, abagunea edo egokieraAukera-leihoa edo, euskara jatorrean, abagunea edo egokiera, zerbait arrakastaz garatu eta burutu daitekeen denbora-tartea da. Esamoldea ingelesezko window of opportunity lokuzioaren mailegua da, eta bereziki arlo teknikoan erabiltzen…