Annualgo hondamendia edo Annualeko hondamendia, Annualgo gudua ere deitua, Espainiak 1921eko uztailetik abuztura bitartean Annual herrian, egungo Maroko iparraldean, Rifeko gerraren baitan eta hango espainiar protektoratua -Espainiako azken irrika inperialistetako bat- segurtatu nahian, bertako berbere talde errebeldeen aurka galdu zuten gudu latza izan zen, non 9.000 soldadu espainiarrek galdu zuten bizia, espainiarren aldeko bertako 2.500 riftar soldaduekin batera. Riftar indar armatu errebeldeak Abd el-Krim buruzagiak zuzentzen zituen. Espainiar gudarostean eragindako triskantzak, esan bezala milaka eta milaka hildakoekin, krisi politiko larria eragin zuen Espainian, porrot militarraren eta triskantzaren arduradunak bilatu nahian. Azkenean, krisi politikoa baretu eign zen, urteen poderioz, eta Espainiak Maroko iparraldeko protekturatua sendotzen lortu zuen, harik eta 1956 urtean Marokok independentzia lortu zuen arte.
Loturiko artikuluak
Malthusen hondamendia (malthusiar hondamena)Malthusen hondamendia edo hondamena, malthusiar (maltusiar) hondamendia ere deitua, Thomas Malthus ekonomialari britainiarrak (1766-1834) populazioaren hazkundea mugatu ezean aurreikusi zuen alegiazko hondamendia izan zen, elikagaien ekoizpena, gorakorra izan…
ProtektoratuaProtektoratua bi estatuen artean adostu edo batak besteari inposaturiko akordioa da, nazioarteko tratatu baten bitartez sinatua, zeinaren arabera estatu batak protekzio (hortik, protektoratu hitza) edo babesa ematen dion…