Animazio soziokulturala gizabanakoak elkartuz tokiko komunitateak osatu eta garatzeko ekimen eta jardueren multzoa da, gizartean komunitate horien rola eta partehartzea indartuz aisialdi nahiz hezkuntza arloetan, kritika, eztabaida eta aldaketa sozial eta politikoa sustatu asmoz, pluralismoan, elkarrizketa eta beste balio demokratikoetan oinarrituta. 1960ko hamarkadan garatzen hasi zen, herri hezkuntzaren eta helduen hezkuntzaren aldeko mugimenduekin batera, eta garrantzi berezia hartu du tokiko komunitateen kontzientzia eta ekimen sozial eta politikoa garatu behar den herrietan, emantzipazio kolektiboa eta demokrazia sustatze aldera.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Soziologia (definizioa)Soziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa zientifikoa da, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta…
Aisia eta aisialdiaAisia gizakiak lanetik kanpo garatzen dituen jardueren multzoa da, borondatez eta ordainsaririk gabe. Aisiak lanarekin batera dikotomia osatzen duela esan liteke, beraz; lanaldia eta aisialdia, lanaren eta aisiaren…