Animalismoa


KategoriakFilosofia

Animalismoa gizakiok funtsean animaliak garela baieztatzen duen identitatearen teoria eta jarrera filosofikoa da, pertsonaren izaera, hausnartu eta kontzientzia duen izakian oinarritua, bigarren mailan utziz. Metafisikarekin (zer garen) eta etikarekin (bereziki nola jokatu behar dugun beste animalien aldean) bereziki lotzen den jarrera da: etikan bereziki animalia guztiak gizakiaren parean jartzen ditu moralki, eta gizakiarentzat desiragarria dena animalia guztientzat ere izan beharko litzateke animalisten arabera. Animalismoaren aurka gizakiok kontzientzia dugula eta arrazionalak garela argudiatu da, baina animalismotik erantzuten da kontzientzia dutenak pertsonak direla, gutako bakoitza dela, eta ez giza animaliak; eta horrela giza animalia espezie moduan beste espezieak bezalakoa dela; halaber, gizakia animalia pentsalariaren dela dioten argudio antianimalisten aurka, pertsona-izaera egoera batzuetan galdu daitekeela aipatu ohi da, egoera begetatiboan bizi direnen kasuan, esaterako.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Animalism. Stanford Encyclopedia of Philosophy. https://plato.stanford.edu/entries/animalism/. Accessed 2018.
242 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.