Ane, Alaine Agirre: laburpena


KategoriakLiburuak

Ane Alaine Agirre idazleak 2020an plazaraturiko eleberria, gazteei zuzendua.

LABURPENA

1. kapitulua: Botoiak eta bonbak

Gurasoei erregutu zien ez zuela enpresa ikasi nahi unibertsitatean. Ez zekiela zer egin, baina enpesa ezetz. Nahi zuela urtebete pasa matrikulatu gabe, zer egin pentsatzeko. Alperrik izan zen. Gurasoak tematuta zeuden, enpresa ikasketek irteera ezin hobeak dituztel, eta abar. Eta hortxe dago Ane. Klasean, irakasleak soinean jantzita daukan txaleko berde ilun zaharrean dauden botoiei begira, irakaslea bera bezain zaharrak direnak. Eta orduan, pentsamendua bat-batean etorri zaio, hegazkinetik eroritako bonba bezalaxe: karrera utzi egingo du.

2. kapitulua: Hizketan eta hitz gutxi

Maren Aneren laguna da. Marenek ederki ezagutzen Ane: zerbait kontatu behar diola esan dionean, Marenek bazekien karrera utzi behar zuela esango ziola. Argi ikusten du Marenek enpresa ez dela Anerentzat moduko karrera. Anek esaten dio arazoa dela ez dakiela zer egin une horretan, ez daukala B planik. Marenek bidea topatuko duela esaten dio. Hitz gutxitan esaten dio dena, lagunminek egiten duten bezala. Anek dio saiatu dela ikasten, aurrera egiten, baino alperrik. Berak jarri zion Churchill izeneko irakasle zaharruno hori ez du jasan beharko aurrerantzean. Gradu horretako ikasleak ere jasanezinak zaizkio: denak berdin jantzita doaz, denak klase partikulareetara doaz, ... Klonak dira. Ez dira Oier eta Libe bezalakoak, bere eta Marenen Arte Ederretako lagunak. Marenek Oierrekin zer moduz dabilen galdetzen dio bide batez, baino Anek ez du horretaz hitz egin nahi. Marenek lehengo gaiari heltzen dio: topatuko duela bere bidea.

3. kapitulua: Bizitza sitcom bat balitz

LANEAN

 

331 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.