Miletoko eskola Antzinako Greziako lehen eskola filosofikoa izan zen, filosofia presokratiko deitzen den korrontearen baitan. Mileto Egeo Itsasoko kostaldean zegoen hiri bat zen, Ekialde Hurbilean, egungo Turkian. Filosofo…
Anaximenes Miletokoa filosofo presokratikoa izan zen, Miletoko eskolakoa eta Anaximandroren ikaslea. Anaximandrok eta Talesek bezala, arkhe edo unibertsoaren printzipioaz hausnartu baina, haiek ez bezala, arkhe-a airea zela ondorioztatu zuen, mugagabea eta etengabeko mugimenduan denez.
Berari buruzko aipamenak Aezio eta Diogenes Laertzioren eskutik datozkigu. Aezioren idazlanetan irakur dezakegu:
Anaximenes Miletokoa, Euristratoren semea, airea existitzen diren gauza guztien jatorria zela adierazi zuen, hartatik gauza guztiak datozelako, eta hartan desegiten dira azkenik. Gure arimak bat egiten gaituen bezalaxe, airea denez, halaxe ere hatsak (pneuma) eta haizeak kosmos osoa inguratzen dute.
Ikusten denez, Anaximenes printzipio material bat aukeratu zuen arkhe moduan, baina Anaximandroren apeiron delakoaren bezalaxe, izaera infinitua eta jainkotiarra eman zion.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.