Miletoko eskola Antzinako Greziako lehen eskola filosofikoa izan zen, filosofia presokratiko deitzen den korrontearen baitan. Mileto Egeo Itsasoko kostaldean zegoen hiri bat zen, Ekialde Hurbilean, egungo Turkian. Filosofo…
Anaximandro (ca. K.a. 610 - K.a. 546) Antzinako Greziako jakintsu eta pentsalaria izan zen, filosofo presokratiko batzuk biltzen dituen Miletoko eskolakoa, Tales Miletokoaren ikaslea eta Anaximenesen irakaslea. Bereziki ezaguna da apeiron delakoa ("infinitu" edo "mugagabea") guztiaren arkhe edo "printzipio" eta jatorri gisa definitzeagatik. Horretaz gainera, Lurrari eta unibertsoko beste argizagiei buruz plazaratu zituen teoriengatik ere da ezaguna. Garaiko munduaren lehen mapa ere berari zor zaiola aipatzen da. Hala ere, bere bizitzari eta lanei buruz beste filosofoek egindako aipamenak bakarrik dakizkigu, haren lanetatik bertsotan jarritako zati labur bakarra gorde denez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.