Analisi teknikoa burtsan kotizatzen duten akzioen eta bestelako aktiboen kotizazioen aurresanak egiteko teknika multzo bat da, merkatuko iraganeko eta egungo bilakaeran oinarrituta, etorkizunean errepikatu daitezkeen iraganeko patroiak eta joerak atzemanez. Horretarako ohikoa da analisi teknikoa erabiltzen dutenen chart edo grafikoak eta adierazle ugari erabiltzean, merkatuan dauden joerak aurkitze aldera. Dena den, askoren aldetik analisi teknikoan oinarrituta lortutako etekinak hutsalak dira, eta analisi teknikoaren bitartez egindako aurresanen fidagarritasunari buruzko ebidentzia enpirikorik ez dago. Teorikoki ere, guztiz zalantzazkoa da analisi teknikoak baieztatzen dituen merkatuko joeren bitartez etekinak atera ahal izatea, merkatu efizienteen hipotesiaren arabera, merkatuko prezioak aktiboari buruzko informazio guztia eta beraz bere benetako balioa islatzen dituelako une oro. Ildo horretatik, oinarrizko analisia ere erabil daiteke akzioen prezioa estimatzeko teknika gisa, enpresaren, sektorearen eta ekonomiaren informazio errealean oinarritutsa.
Loturiko artikuluak
Multzokatzea edo konglomeratuen analisiaMultzokatzea edo konglomeratuen analisia (ingelesez, clustering, cluster analysis) hainbat elementuetan modu naturalean bereizten diren multzoak antzemateko zenbait teknika estatistiko dira, elementu horiek aldagai batzuetan hartzen dituzten balioetatik kalkulatzen…
Faktore-analisia (analisi faktoriala)Faktore-analisia edo analisi faktoriala, aldagai anitzeko datu-multzo batean aldagai behagarri horiekin loturik dauden aldagai estaliak, faktoreak alegia, hauteman eta aldagai behagarriekin nola lotzen diren zehazten duen teknika estatistikoa da. Osagai…
Oinarrizko analisia (funtsezko analisia)Oinarrizko analisia edo funtsezko analisia, oinarrizko edo funtsezko azterketa ere deitua, akzio edo bestelako finantza-aktibo baten egiazko balioa estimatzeko erabiltzen den tresna multzoa da. Egiazko balio hori merkatu balioa…