Errenta, adina eta mailegua jaso duten ala ez jaso dira bankuko bezeroen artean. Bezero berri baten errenta eta adina jakinik (puntu berdea), analisi diskriminatzailearen bitartez mailegua itzuliko duen ala ez aurresan dezakegu.
Banako elementuak aldez aurretik multzo jakinetan bildurik, aldagai kualitatibo bateko kategorien artean alegia, eta haiei buruzko aldagai azaltzaile batzuk jasota, analisi diskriminatzailearen helburua banako elementu batek zein multzotan izango den aurresatea (diskriminatzea) da, aldagai azaltzaileei buruzko balioak jakinik.
Adibidez, iraganean bezeroei buruz jasotako errenta, adina eta beste aldagaietan oinarrituta, eskatutako mailegua osorik itzuli zuen ere jakinik, analisi diskriminatzailearen bitartez bezero batek mailegua itzuliko duen duen ala ez aurresaten da. Beste adibide bat: gaixo baten adina eta osasun parametroak jakinik, gaixoa sendatuko den ala ez aurresateko erabil daiteke analisi diskriminatzailea, iraganeko gaixoen datuetan oinarrituta.
Loturiko artikuluak
Analisi ekonomiko-finantzarioaAnalisi ekonomiko-finantzarioa enpresako kontabilitate-informazioan oinarrituta egiten diren azterketen multzoa da, enpresaren egoera ekonomikoa (errentagarritasuna edo mozkinak lortzeko ahalmena) zein finantza-oreka (enpresaren inbertsioak eta finantzazioak nola egokitzen diren, zor-obligazioak…
Gardenki: Analisi espazialaEstatistika espaziala gertaerak, fenomenoak, objektuak zein izaki bizidunak espazioan nola banatzen diren aztertzen du. Horri buruzko gardenkiak hemen, PDF formatoan, ikus ditzakezu, eta hemen, PDFn baita, launaka inprimatzeko…
Analisi marjinalaEnpresan, analisi marjinala erabakiak hartzeko irizpide bat da, zeinaren arabera baliabide edo ekintza baten kostu gehigarriak sorrarazten duen etekin gehigarria neurtzen den. Etekin gehigarria kostu gehigarria baino handiagoa…