Hizkuntzalaritzan, inkorporazioa aditz bati izen edo adberbioa gehitzea da, hitz konposatu bat osatuz, aditzaren esanahia osatu eta zehazte aldera. Inkorporazio horren ondorioz, aditz berria lexikalizatu egiten da eta…
Anakolutoa (latinezko anacoluthon eta antzinako grezierazko ἀνακόλουθον hitzetatik, literalki "jarraitzen ez duena") esaldiaren ohiko bilakaeran egiten diren haustura eta inkoherentzia sintaktikoak dira, bereziki ahozko diskurtsoan sortzen direnak; adibidez (anakolutoak letra etzanez) "ez dut oso garbi ikusten, baina, zer arraio, erosi egingo dut", "hara iritsi ginenean, aizu, entzuten ari al zara?", "hura enuen begi onez ikusi baina, e, zer esaten ari nintzen?"; akats sintaktiko hutsak ere izan daitezke: "Arantxa, neska ederra benetan, egin zituen egin beharrekoak" (ergatiboa falta da, adierazi behar dena behar bezala aurreratu ez delako). Ahozko diskurtsoaren haria galtzeagatik eta urduritasunagatik gertatzen da, baina literaturan estilo-figura moduan ere erabiltzen da. Internet bidezko elkarrizketetan maiz gertatzen dira, berehalakotasuna lehenesten delako koherentziaren kaltetan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.