Amodioaren gazi-gozoak, Aitor Arana: laburpena


KategoriakLiburuak

Amodioaren gazi-gozoak Aitor Arana idazleak 2001ean plazraturiko eleberria, bereziki gazteei zuzendua.

Laburpena

1 KAPITULUA: JONE

Jone Gauna dut izena. 1970 jaio nintzen eta 1991 urtean gaude. 4 urte nituela, nire gurasoek baserri bat erosi zuten Nafarroako Erratzu herrian., Gorrimineta auzo txikian. Berrota da baserriaren izena. Gasteizen bizi ginen eta baserria oporraldiak egiteko erosi zuten gurasoek. Txikia izan eta baserria zer zen eta non zegoen ez nekien arren, pozik hartu nuen berria. Ni baino urtebete zaharragoa zen Edorta lehengusuarekin jolasean ibiltzeko toki ederra zela begitandu zitzaidan. Idazmakinaz ari naiz idazten hau guztia, ez nire istorioa zehazki, baizik eta Miren izeneko baten istorioa kontatzeko, baina hori gero kontatuko dut.

Asteburuetan joaten ginen Berrotara. Gurasoek konponketa lanak egin zituzten bitartean, lehengusu Edorta eta biok inguruetan ibiltzen ginen, esploratzen. Baina urteak aurrera egin ahala, aspertzen joan nintzen. 13 urte nituela, Edorta Gasteizen geratu zen, eta hura gabe Erratzura joateko gogo guztia galdu nuen. Ez nuen joan nahi. Aita haserretu zen nirekin, eta ni harekin ere bai. Nire gelara joan nintzen suminduta, baina ama etorri zen atzetik eta hitz amultsuekin hurrengo urtean nahi ez banuen ez nintzela joango esan zidan, eta trukean urte horretan joateko tratua egin genuen. Abuztuaren hasieran abiatu ginen, hasieran triste, baina baserrira iritsitakoan animatuxeago nengoen, Berrota baserria eta hango paisaia ederrak ikusita. Iritsi eta paseo bat egitera joan ginen, ondoko Anderearena baserrita hain zuzen. Txikiagoa nintzela, han bizi ziren Ximona alarguna eta Xanti seme ezkongabea, baina azkenean Ximona hil eta Xanti Iruñera joan zen bizitzera eta baserria hutsik geratu dago egun. Gogoratzen dut Ximoak zioela Berrota gure baserriaren izena beheko errota esan nahi zuela, Berrota goialdean egon eta han errotarik ez zen arren. Abuztuko hasiera horretan, Anderearenean bazkaldu genuen eta gero aita Xantirekin joan zen baserriko lan batzuetan laguntzera. Ni pozik nengoen: dena zoragarri zegoen, eta aldi berean banekien hura zela nire azken udan Erratzun.

2 KAPITULUA: JONE

Bero handia egiten zuen abuztuaren erdialdeko egun batean, aita siesta egitera joan zen eta ama harrikoa egiten geratu zen. Hotik gutxira, Anderearenako Xanti pasa zen etxetik esateko Edortaren amak, amaren ahizpak alegia, deitu zuela goizean esateko ezingo zutela Berrotara joan lan kontuengatik, eta amari eskaini zion Anderearenara joan eta telefonoz deitzeko ahizpari, lasaiago hitz egiteko kontu horri buruz. Xanti larreko behiak ikustera zihoan eta aita, siestatik esnatuta, harekin joan zen. Bakarrik geratu nintzen etxean. Telebista piztu nuen, baino kate espainola eta frantsesak baino ez ziren ikusten han, ezer entretenigarririk ez. Liburu bila aritu nintzen, baina komiki batzuk, irakurrita neuzkanak ja,  eta "Haur besoetakoa" eleberria, hori ere bi aldiz irakurrita neukana, baino ez zeuden etxean. Komikiak hartu nituen eta nire gelara joan nintzen. Baina han nengoela ganbarara igotzea bururatu zitzaidan. Pentsatu eta egin. Oso gutxitan joaten ginen hara, toki zabala zen, baina ezer gutxi zegoen han, altzari zahar eta pilatutako botila batzuk. Botilak ateratzeari ekin nion, zaharrak eta politak zirelako, eta horien artean egunkari zahar pila bat aurkitu nuen. Pozik nengoen, egunkariak irakurri nituen behintzat. Sukaldera jaitsi eta egunkari pila zabaldu zuenean, bilgarri gisa erabili zirela ikusi nuen, eta barruan koaderno batzuk, oso zaharrak eta tamaina desberdinetakoak, 14 guztira, denak zenbakituak, lehenengoa ezik, "Haize gorria" idatzita zuena, Miren Urkiola izenarekin. Koadernoa ireki eta idakzera txikiarekin idatzitako pasarte nahasi asko ikusi nituen, data jarrita han eta hemen, maiz zirriborro gisa, batzuetan lumaz eta beste batzuetan arkatzez. Garbi zegoen Miren horren egunerokoa zela hura. Datak aztertu nituen, lehenengoan 1911 jarrita zegoen eta azkenekoan 1965. Logelara igo nituen denak, eta irakurtzen hasi nintzen.

3 KAPITULUA: MIRENEN EGUNEROKOA

1911 urteko urtarrilean gaude. Miren dut izena eta 10 urte ditut. Ez ditut nire gurasoak ezagutzen. Txiki-txikia nintzela Donostiako komentu batean utzi ninduten. Gero, orain nire aita dena komentura etorri eta Errezila eraman ninduen, baserrira, bere emaztearekin, orain nire ama denarekin. Eskolan, maistrak esan zidan oso ondo idazten nulea eta animatu ninduen eguneroko hau idaztera. Azaldu dit egunerokoan norberari gertatutakoak eta sentimenduak azaldu behar direla, edo lagunei buruz, edo familiari buruz.  Marta da nire lagunik onena, hiru ahizpa txikiago ditu eta  zortzi neba zaharragoak. Nik ere nahi nuke anai-arrbak izan. Baina ezin da, nire gurasoek haurrik ezin dute izan, horregatik ekarri ninduen aitak Donostiatik. Ama triste egoten da, aita mozkor-mozkor etortzen da batzuetan eta jo egiten baitu.

Negua da eta bazterrak elurtuta daude. Halere, mezatara goaz igandero, dotore jantzita. Lagunekin jolasten naiz eta pozik nago, Baina etxean aitak amari esaten dio gastua naizela eta alperrik nagoela etxean. Amak esaten dio ezetz, asko laguntzen dudala. Eta egia da, lan asko egiten du baserrian. Eta eskolan ere bai, gramatikako gauzak atsegin ditut oso, eguneroko hau ondo idazteko. Alperrik da ordea, aitak ia ez du hitz egiten, aginduak emateko ez bada.

Eskolan, maistrak ipuin liburua utzi dit etxera ermaateko. Marta gaixorik dago eta harengana joan naiz ipuinak irakurtzera, haien anaia eta ahizpekin batera. Udaberria dator. Dena zoragarri dago, baina lan asko dago egiteko baserrian. Amaren bi anaia etortzen dira laguntzera.

Triste nago, aitak jarraizten duelako ama jotzen.

Azpeitira zirkua dator eta gu ezingo gara saiora joan, baina kanpotik elefanteak ikustera joan gara. Etxean kontatu dut nolakoak ziren eta ez zuten sinisten.

Uda da. Ama eta aita eztabaidan, liskarretan, ikusi ditut.

1911ko abendua da. 11 urte bete berri ditut. Zorionak kantatu didate eskolan eta maistrak  irudiak dituen liburu bat oparitu dit.

4. KAPITULUA: MIRENEN EGUNEROKOA

1912ko urtarrila. Aitak gaur berri bat ematen dit afalostean: bihar aitaren lehengusu Julian etorriko da, eta harekin joan behar dut, Erratzu deitzen den herri batera. Ez dut joan nahi inolaz ere. Ama nire gelara etorri, eta asko sentitzen duela dio, baina aitak nire mantenua atera behar dudala dio, eta hark agintzen du. Amari agindu diot lan asko egingo dudala eta gutxi jango dudala baino alperrik da. Aitak erabakita dauka ja. Pilar maistrarekin hitz egin du, penaz hartu omen du hark berria, eta irakurtzen eta idazten jarraitzeko esan omen du. Amak esaten du Julianek bi seme alaba dituela eta haiekin ondo egongo naizela. Amak dio berak ere nahiko lukeela hemen elkarrekin bizitzea, baina aitak agintzen du. Negarrez atera da gelatik, eta ni burumakur eta kezkatuta geratu naiz bakarrik. Lo gutxi egin dut.

Goizean Julian etorri da. Gizon handia da. Amak arropa batzuk prestatu dizkit eta jatekoa ere bai, bidaiarako. Isilik daude denak sukaldean, berriketarako gogo gutxi. Ama kopetilun dago. Halako batean, Julianek diru mordoa mahai gainean utzi, aitari papera sinatuarazi eta alde egiteko ordua iritsi dela dio. Ama eta biok besarkatu egiten gara. Maite nauela dio, baina Julinaek haren besoetatik atera nau. Haren zaldi gainera igo eta atera gara. Martaren baserritik pasa gara, eta agurtu egin dut zaldi gainetik, negarrez. Errezil utzi, eta Tolosa ere zeharkatu dugu eta beste herri asko. Bazkaltzeko gelditu gara. Hotz egiten du eta elurretarako itxura dauka. Abiatu berriz eta ostatu batean zaldia aldatu dugu. Iluntzean elurretan hasi du. Laster iritsiko garela esan du Julianek. Baserrira iristen garenean, dena zurituta dago. Kriseilu bat harruta etxeko andrea, Fermina, eta bi seme alabak, Ana eta Migel, ateratzen dira. Kaskagorriak dira. Baserriak Berrota du izena. Barrura sartu eta amona bat ikusten dut izkin batean. Harengana joateko esaten dit. Xaloa da, irri egim eta izena galdetu dit: Miren Urkiola, diot. Afalostean, Ferminak ganbarara eraman nau, besteengandik aparte, eta belar iharraren gainean oihal bat bota eta bi burusi eman dizkit. Gabon esan gabe alde egin du. Amatxorekin gogoratu naiz.

5. KAPITULUA: MIRENEN EGUNEROKOA

Pasa dira aste batzuk Berrota baserrira heldu naizenetik, eta garbi dago neskame gisa erosi edo egin nautela, esklabo baten gisara, eta ez alabaorde gisa. Lana baino ez dut egiten egun osoan, sukaldean nahiz baserri lanetan, Julian eta Ferminaren aginduetara nago denbora guztian -jauna eta andrea esan behar diet, haiengana zuzentzean- , eta orokorrean ez didate kasurik egiten, ezta haien seme-alaba Anak eta Migelek ere. Ana alfer hutsa eta Migel beti ikasten, bere gurasoek medikuntza ikastea nahi baitute. Migelen gelara sartzen naiz batzuetan isil-gordeka, haren laguntasuna bilatu nahian, baino berari ez zaio gustatzen. Amona da nire lagun bakarra. Fermina krudela da eta batzuetan afaldu gabe bidaltzen nau lotara, baina amona etortzen zait ezkutuka gero janariarekin. Nire egunerokoa ere laguna dut denbora guztian, eta ikasi dut hartan nire sentimenduak idazten. Amonak hartu egiten dit egunerokoa, baino ez daki irakurtzen. Hobe Julianek ikusten ez badu, aholkatzen dit. Berrotako familia diruduna dela iruditzen zait. Izan ere, Luis izena duen morroia dute etxean baina negua pasata etorri da. Aurten negu elurtsua egin du, baian azkenean udaberria eta horrekin batera Luis ere heldu da. Elkar lagundu egiten dugu ganaduarekin eta baratzean. Mutil ona dirudi, batzuetan gauza barregarriak kontatzen dizkit. Migelek ere onartu egiten nauela dirudi eta zelatan ikusi dut marrazkiak egiten dituela ezkutuan, oso marrazki politak.

Julian Iruñera joan behar da egun batzuetarako, eta Migel berarekin doa, Madrilera joan behar  duelako medikintza ikastera. Tristea da, ze benetan gustatzen zaiona marraztea da. Oso marrazki politak egiten ditu. Anak berriz ez du ezer egiten, 14 urte ditu, eta egun osoa bere ilegorri luzea orrazten aritzen da, inguruko neskekin eta mutilekin harremanik gabe. Amonak gaizki bukatuko duela dio.

Egun batean izututa joan naiz amonarengana. Izterretik behera odol isuria daukat. Amonak esan dit ez kezkatzeko, hilero izango dudala hori, haurrak izateko beharrezkoa dela.

6. KAPITULUA: JONE

Arratsaldea aurrera doa. Hiru ordu pasa dira eskuizkribua irakurtzen hasi nintzentik. Trumoi giroa dago eta euri zaparrada bortitza egiten du. Behera noa, gurasoekin. Euriari begira daude. Eskuizkribuarena kontatzen diot aitari eta nik bukatzen dudanean hari uzteko esaten dit. Ekaitza dela-eta, argirik gabe geratu gara, baina azkenean badator. Afalostean, nire gelara noa, eskuizkribua irakurtzen irakurtzera. Zirrara eragiten nau jakiteak etxe horretan noizpait Miren eta besteak izan zirela jakitea. Eta irakurtzeri ekiten diot berriz.

7. KAPITULUA: MIRENEN EGUNEROKOA

1912 urtea. Amonak arrazoia zuen. Julian jaunak egunerokoa ikusi dit ganbaran, nire deskuidu baten ondorioz. Horretan denborarik ez galtzeko agindu dit, eta berriz ere harrapatuz gero, egunerokoa erreko duela esan dit. Kasu egin behar diodala pentsatu dut hasieran, baina gero ezetz erabaki dut, idazteak bizitza betetzen baitit. Udan lan handia dago egiteko eta nekatuta egoten naiz, zaialdu dutorduan idaztea.

Berrota baserria Gorrimineta auzoan dago. Berrota baino beherago, Anderearena baserria dago. Eta gorago, Zelaitxo izeneko parajea, Luisi esker ezagutu dudana, nondik ilunabar zoragarriak ikusten diren. Giro ederra egoten da han, "haize gorria" ikusten dudanean. Eta han, egunerokoan idazteko lasaitasuna aurkitzen dut.

Uda iritsi da. Migel Madrildik etorri da, medikuntza kurtsoa bukatuta, baino argi dago ez duela medikua izan nahi. Inor ez da horretaz konturatzen, ordea. Ana maiz alde egiten du etexetik, auskalo nora joateko. Mutil batekin dabilela esango nuke. Nahi nuke bere laguna izan, baino hutsaren hurrengoa naiz harentzat. Zelaitxora etorri naizen haietako batean, etxe ondoan Migel eta Ana ikusten ditu eztabaidan: Migelek agintzen dio Andearenera gehiagotan ez joateko, bestelako aitari kontatuko dio nola hango Jesusmarirekin ibiltzen den, Ana sutan jartzen da eta argi esanten dio, zerbait esaten du berak ere esango duela ez duela mediku izan nahi eta denbora marrazkiak egiten pasatzen duela.

Irailean Migel Madrilera doa berriz. Garotan ibiltzen gara Luis eta biok. Ana pozik dabil, anaia joan delako. Ni triste, lagunen bat izan nahi nuke. Errezilgo Ana dut gogoan. Udazkena dator eta Zelaitxon ilunarbar zoragarriak izango dira, hego haizearekin.

Abenduaren 12a. Nire urtebetertzea. Luisi eta amonari esan diet eta zoriona opa didate. Luisek laster egingo du alde, negua dator eta. Eta Migel etorriko da gabonak pasatzera. Abenduaren 22a. Migel heldu da, baina ezbehar larria gertatu da ondoren: amonari bihotzekoa eman dio. Migelek lehen zainketa egin du medikua etorri arte, eta salbatu da, baino oso makal dabil, ohean. Horrelako batean, begiak itxita, bere urrezko domina eman dit amonak.

8. KAPITULUA: MIRENEN EGUNEROKOA

1913ko ekaina. Haize gorriari  begira nago, baina triste nago, eta urduri. Amona hobetu dago, baina Anarekin gaur gertatua da arazoa. Faltsukeriaz hurbildu zait, nire laguna izan nahi duela esanez. Bere logela txukunera eraman nau. Mutil batekin badabilela badakidan galdetu dit. Eta gero dena kontatu dit: Anderearenako Jesusmarirekin dabilela esan dit, amodioa egin duela harekin askotan eta haurdun geratu dela. Inori ez esateko esan dit. Saiatu dela belarrekin eta abortatzen, baina ez dela ongi atera. Eta gero, nire laguntza behar duela, haurdunaldia ezkutuan eduki, arropa estuak jantziz eta, eta haurra jaiotzen denean, errekara botatzen lagundu behar diodala. Ezetz esan diot, garbi, hori bekatua dela. Eta orduan zaplastekoa eman dit, esateko gero nire amak ere antzeko egin zuela nirekin, mojen etxean utzi ninduenean. Erantzun diot gogor, eta berak berari horrela ez hitz egiteko esan dit, bestela aitari esango zioal etxetik bidaltzeko. Hobe, esan diot nik, horrela Errezilera itzuliko nintzela. Berak irrifarrez esan du, nire gurasoek saldu egin nindutela eta ia ez daudela Errezilen, handik alde egin zutela. Hori gezurra dela esan diot. Apaldi da, ondoren. Eta faltsukeriaz, berriz, esan dit lagunduko zidala aske izaten, aitak nire morrontzaren kontratua puskatuko duela, berari laguntzearen trukean.

1913ko abuztua. Migel etorri da. Nabaritu du Anak hobeto tratatzen nauela, faltsukeriaz bada ere, eta orduan berak ere nirekin tratu gehiago izatera ausartu da. Luis eta biokin lanera etortzen da. Anari laguntzen diot gerrikoarekin eta sabela estutzen. Migelek ez daki ezer.

Zelaitxon izan naiz Migelekin. Medikuntza ez duela ikasi nahi aitortu dit. Nire erretratua egingo duela esan dit. Eta gero musu eman dit ezpainetan.

Jone. Hori irakurrita, beste koadernoetan Miren Urkiolaren erretratua bilatzeari ekin diot eta aurkitu egin dut. Ile beltzeko neska argala. Zirraragarira da, orain badakit nolako itxura duen Mirenek. Berandu da. Lokartzera noa.

9 KAPITULUA: MIRENEN EGUNEROKOA

Egunerokoan idaztea atsegin dut, baina askotan gauza txarrak kontatzeko izaten da, gaur bezala. Bazkarian, Ana zurbil ikusi dut, baina ni ezik, ez da beste inor konturatu. Bazkalostean, Julian bulego gisa duen gelara joan da, beste inor sartu ezin daitekeena, Fermina Anderearenera joan da, eta Ana bere gelara. Halako batean, Ana garrasika hasi da, niri deika. Eta azkar joan naiz. Julianek eta amonak ez dute kasurik egin. Ohe gainean zegoen, kamisoia odoletan, eta garrasika etengabe. Lasaitzeko esan diot baina ezin, eta halako batean hankak zabaldu, eta haurra atera da. Ni izututa geratu naiz, ez nekien zer egin zilbor-hestearekin. Baina laster amona etorri da, garrasiek asaldatuta, eta eszena ikusi duenean, ikaratu egin da, eta atzera egin du, azkenean eskaileretatik behera erortzeko. Bitartean haurra lurrera erori da, hilik, Anak garrasi eta garrasi egiten zuen bitartean. Julian etorri da azkenik, eta gertatutakoa ikusita, aurpegia guztiz zurbildu zaio. Azkar erreakzionatu, eta bi zaplasteko eman dizkio alabari, isilarazteko. Haurra hartu du eta izara batean bildu du. Eta orduan nigana etorri da. Eta haserre bizian, esan dit nik dena banekiela, eta sekulako belarrondokoa eman dit. Aita nor den galdetu dit, eta azkenean esan behar izan diot. Gero, ganbarara bidali nau eta handik ez mugitzeko esan dit. Negarrez atera naiz eta amonaren gorpua ikusi dut eskaileretan behera. Ganbaran negarrez eta dardarka egon naiz. Gero, zirrikitu batetik ikusi dut medikua etorri dela, eta amona hilda zegoela egiaztatu eta Ana ere ikusi aztertu duela. Fermina etorri da, eta ia-ia bihotzekoa izan du. Julianek medikuari esan dio inori ezer ez esateko mesdez, eta medikuak onartu egin du.  Ez dakit zer gertatuko den.

Amona ehortzita, Ana indartzen doa. Medikua dator egunero hura ikustera. Ferminak zaintzen du alaba, eta nik orain sukaldeko lanak ere egin behar ditut.

Migel, Ana mutil laguna, hildako haurraren aita, hilda aurkitu dute basona, buruan kolpe emanda, eta aurretik ederki jipoituta. 16 urte zituen, Jesusmarik bezala. Nik badakit Julian izan dela hilketa agindu duena. Hil dutenean, eta hori baino lehenago eta geroago ere, etxean zegoen, baina nik bdakit bera izan dela arduraduna. Ferminak jarraitzen du mezatara joaten,  ni geratzen naiz Ana zaintzen, auzokoek susmo txarren bat har ez dezaten. Julianek gutuna idatzi dio Migeli dena kontatuz.

Pasa dira aste batzuk. Udazkena da ja. Lanean jarraitzen dugu. Azkenean Ana jaki da, eta bere armairutik txikitako panpina hartu eta benetako haurra balitz bezala hartu du. Kanpora atera da, eguzkia hartzera, amarekin. Eta gero afalorduan, Ana zeharo umetua dagoela ikusi dugu, bere amak jana eman dio goilaratik.

Abenduaren 12. 14 urte bete ditut.

Eguberrietan, Migel itzuli da. Txerria hil dugu. Ana ez du ezagutu ere egin anaia. Lotarakona, Migelek esan dit gurasoekin hitz egingo duela utz diezadaten amonaren gelan lo egiten. Irribarre egiten dit eta zoratu egiten naiz. Musu eman dit azkenean.Baina egun batzuetara, Migelek lade egin behar izan du. Udara arte ez da itzuliko. Baino ados jarri gara gutunak elkarri idazteko, Andreareneko Tomas mutikoaren bitartez. Nik harieman behar diot gutuna, eta Tomasek niri emango dizkit Migelen gutunak.

10 KAPITULUA: JONE

Mirenen egunerokoko kontuak zaharrak iruditzen zaizkit batzuetan, baino gaur ustekabeko galanta hartu dut gurasoekin Andrearenara bisitan joan garenean. Miren ezagutu zuela esan dit eta badakiela eguneroko bat idatzi zuela. Mirenek seme bat izan zuela ere esan dit, baino, ni harrituta, ez zuela izan Migelekin. Baina seguru asko hori guztia egunerokoan kontatuko duela. Anarena eta Jesusmarina kontatu diot, eta hori ez zekien. Jesumari bere anaia zela jakin dut. Hunkitu egin da, orain badakielako zeinek eta zergatik hil zuen.

MIRENEN EGUNEROKOA

Migeli astero idazten diot baina berak niri oso gutxitan. ezin dut burutik kendu. Gutun batean kontatu dit arte-eskolan hasi dela gauez, eta han lagunminak egin dituela. Udan itzuli denean, agindutako erretratua egin dit, bikaina, eta altxooa bezala gorde dut.

Julianek esan du Ana etxe berezi batera edo eraman beharko luketela, baina. Fermina sutan jarri da, ez duela utziko bere alaba beste inork zaintzen. Migel joan da Madrilera, eta esan dit  han oraindik urte luzeak pasa behar dituela ikasten. Triste jarri naiz.

11 KAPITULUA

Beste eguberri bat heldu da. Bart Migel ganbarara isilpean igo, kandela bat eskutan, biluztu eta nire ondoan etzan da. Laztantzen hasi zait goxokiro, musuka, eta amodioa egin dugu. Oso goxo egin du dena, pentsatu dut ziurrena ez zela lehenengo aldia beretzat, niretzat ordea bai. Eta atsegin handiz hartu dut Migel nire barruan.

Azken gauetan ere  egunero etorri zait Migel ohantzera. Halako batean galdetu diot ea haurdun geratuz gero zer gertatuko zen. Eta berak argi eta garbi esan dit, sasiko haurra izango nukeela. Garbi ikusi dut orduan Migelek ez nauela maite, nik bera beste ez behintzat. Eta orain bai, nahi nuke berak lenenbailehen Madrilera joatea. Gizon guztiak berdinak al dira?

Elur asko egin du, eta ez du urtzen. Julianek Erratzura joan behar zuen batean, erori eta konortea galduta aurkitu dute baserritar batzuek. Etxera ekarri dute. Ferminak ur epeletan jarri dizkio oinak. Hobera doa poliki, baina azkenean herren geratuko da.

Migelen gutuna jaso dut. Bi lerro: soldadutzara doala eta hiru urtetan ez dela itzuliko. Ez du helbide berririk eman.

Beste eguberri bat heldu da. 16 urte ditut.

12 KAPITULUA: MIRENEN EGUNEROKOA

Zelaitxotik bueltan, txakur bat aurkiu dut, galdurik edo. Handia eta ederra. Konfiantza ematen saiatu naiz, eta bera gerturatu da, baino ez da nire atzetik etorri azkenean. Etxean, afaltzen ari ginela, duda egin ondoren, galdetu diot azkenean Juliani, ea txakurra ekar nezakeen. Bista plateretik altxatu gabe, baietz esan du, etxeko txakurra zaharra zela pentsatuta, baina aurrez meza garaian Luisi agindu dio mezatik irtenda galdetzeko jendearteran ea baten bati txakurra galdu zaion.

Eta halaxe, biharmaun honetan, txakurraren bila joan naiz, ogia sakelan. Txakurra Zelaitxon zegoen, ez lehengo eguneko tokian, eta hari maite egin eta ogi koskorra emanda, etxera ekarri dut. Julianek ikusi duenean, poztu egin da, txakur ederra baita. Alai jarri diogu izena. Baina ondoren, Luisi esan dio txakur zaharra hartu eta akabatzeko.

Migeli gutuna idatzi diot Alairena kontatzen. Ez du erantzun.

Hilabete batzuk pasata jaso dut Migelen gutun bat. Lehengoan, gezurra esan zidala. Ez dagoela soldaduskan. Eta laster itzuliko dela. Baina abuztua iritsi da, eta ez da azaldu. Luisek esan dit Julian nagusiak esan diola semearen berririk ez dagoela Madrilen, hango eskolan esan diotela aspaldian ez dela azaltzen handik.

Udazkena. Marta Errezilgo lagunaren bisita izan dut! Ezkondu da, eta ezkonbidaian da senarrarekin. Senarra gizon ederra da, eta aberatsa. Auto batean etorri dira, baino Erratzun utzi dute. Julian eta Fermina ez zeuden etxean, eskerrak. Etxean bazkalduidute. Herriko berriak eman dizkit.  Irakasle andereñoa oso zaharra da, makal omen dabil, eta bere partez eskuminak hartu ditut. Martak esan dit irakasleak jakin nahi zuela ea egunerokoa idazten jarraitzen dudan. Eta baietz esan diot noski. Hunkitu naiz. Proposatu dit bere etxera neskame joateko, egun libre bat astean izango nukeela eta ondo ordainduko zidala. Esan diot Julianek erosi egin ninduela. Eta gainera Migelen zain nagoela, nahiz eta haren berririk aspaldian ez izan. Baina berak esan dit Julianekin hitz egingo duela. Bitartean, senarra Luisekin egon da hizketan. Herrira joan gara haiek agurtzera. Eta elkarri idaztekotan geratu gara.

Eta halaxe, denbora gutxira Martaren gutuna jaso dut. Tolosan bizi dira. Mila pezetako billetea zegoen gutunean, opari gisa! Abokatu batekin hizt egin dutela, nire egoera Julianekin argitzeko. Kontatu dit jakin dutela ama hirian hil zela, duela hiru urte, eta aita han dabilela, mozkorti. Eta negar egin dut.

LANEAN (136 ORRIALDE 245 ETIK EGINAK)

Tokiak eta pertsonaiak

  • Miren, protagonista. Neskato zelarik Errezildik Nafaroako Erratzuko Berrota baserrira eraman zuten.
  • Gorrimineta, Berrota baserria dagoen auzoa
  • Andrearena, Berrotako auzokoen baserria.
  • Julian, Mirenen nagusia, Berrota baserriko jauna
  • Fermina, Julianen emaztea. Oso lodia, beti dago sukaldatzen edo josten.
  • Luis, Berrotako morroia.
  • Ana eta Migel, Julian eta Ferminaren seme alabak
  • Ana, neska kaskarina, haurdun geratu eta ezer esan gabe erditzen du. Haurra hil egiten da, eta bera erotu.
3461 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.