Amnistia (definizioa)


KategoriakZuzenbidea

Amnistia une historiko edo zirkunstantzia zehatzetan delitu edo bestelako lege-hauste jakinengatik pertsona batzuei ezarritako zigorrak bertan behera utzi eta horiengatik pertsona horien aurka abiarazi eta garatu litezkeen epaiketak eta bestelako prozedurak guztiz baztertzea da. Politikoki hartzen den erabakia da, orokorrean horretarako espreski jaulkitako lege baten bitartez gauzatzen dena, juridikoki onargarria izan dadin.

Amnistia eta indultua alderatu ohi dira: indultuan zigorraren aplikazioa  bertan behera geratzen bada ere, halako barkamen baten bitartez; amnistian, berriz, zigorra guztiz ezeztatzen da, egindako okerrak ahantzaraziz nolabait esateko. Agintari eta kargu politiko batzuei karguan dauden bitartean ematen zaien immunitatetik ere bereizi behar da, immunitatea edozein deliturengatik izaten baita eta pertsona jakinentzat, gizateriaren aurkako krimenak kenduta, amnistia soilik delitu jakinak errugabetzeko egiten den bitartean.

Ikus, gainera

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.