Utopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…

Bizimodu amerikarra edo amerikar bizimodua, ingelesez American way of life, Estatu Batuetako herrikideen bizi, pentsatu eta jokatzeko era da, haien izaera eta mundu-ikuskera alegia. Hertsikiago, haien patriotismo edo abertzaletasuna ulertu eta bizitzeko modua da, haien nazioa norbanakoaren askatasunaren eta oparotasunaren lurra dela sinetsirik, American dream edo amerikar ametsaren mitoa eratuz. Ildo horretatik, bizimodu amerikarrak indibidualismoa, liberalismoa, jabetza pribatua eta kapitalismoa, aberastasun materiala eta horren erakusgarri den kontsumismoa, baikortasuna eta meritokrazia goraipatzen ditu. Horren guztiaren islada da Estatu Batuetako azken presidenteetako batzuek euren kanpainetan erabili dituzten leloak: Yes, we can, Barack Obama-ren kasuan; eta Make Amerika Great Again (MAGA) Donald Trump-enean. Mundu-ikuskera horren sustraiak nazioaren sorreran aurki daitezke, XVII. mendean heldu ziren eta integrista erlijioso ziren lehenengo kolonoen eskutik, Amerikako lurralde hori Bibliako Lur Agindu gisa hartu zutenak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.