Amek ez dute, Katixa Agirre: laburpena


KategoriakLiburuak

Amek ez dute Katixa Agirre gasteiztar idazlea (1981- ) 2018an plazaraturiko eleberria da. Bere bigarren eleberria da, Atertu arte itxaron ondoren.

LABURPENA

1: Errebelazioa

Udako arratsalde batean Mélanie umezaina Gasteiz ondoko Armentiako etxe batera doa, ohi bezala, familia bateko haurrak zaintzera. Etxera sartu eta harritu egiten da, ez baitu inongo soinurik entzuten. Poliki abiatzen da goiko pisura eta han gela batean zaindu behar zituen bi ume txikiak sumatzen ditu edredoiaren azpian. Haiengana joan, ukitu eta hilda daudela konturatzen da, bustita, itota. Ama, Alice Espanet izenekoa, ondoko besaulki batean dago, lasai, titi bat agerian eta esaten dio haurrak ondo daudela une horretan. Larriturik eta ikaraturik, larrialdietara deitu eta berehala etxera anbulantziak heltzen dira. Ertzainak ere bai. Eta jakinminez, inguruko jendea ere bai. Mélanie galdezkatu egiten dute, neska erabat jota dago eta pilula lasaigarria eman diote. Iluntzean Ricardo, Ritxi, Aliceren senarra eta haurren aita, heltzen da Madrildik. Emaztea ertzainen auto batean nola sartzen duten ikusteko aukera besterik ez du. Azterketa psikiatrikoa egin behar diote emazteari ospitalean. Ritxik ez du familiarik, anaia Estatu Batuetan besterik ez, eta etxean geratzea erabakitzen du. Hurrengo goizean, ertzainak etxera heldu eta haiekin eramaten dute, galderak egin behar dizkiotelako, Gizona lasai dago, lasaiegi.

Emakume idazle gazte batek (narratzailea ere badena) gertakariaren berri izan, eta ez dio heldu ere egin nahi, hedabide guztiak lau haizetara zabaltzen ari badira ere. Haurdun dago. Bi astera, umeen hilketaren auzia hedabideetan itzali denean, erditzear dago emakumea, Basurtuko Ospitalean, Bilbon. Uzkurdurak edo kontrakzioak sentitzen hasia da. Haiek eragindako mina arintzeko, paleokortex izeneko burmuin geruza aktibatu nahi du, primitiboa, eta neokortexa desaktibatu. Epidurala eskaintzen diote mina arintzeko, berak ezetz. Eta trantze horretan dagoela, errebelazioa sentitzen du. Bat-batean datorkio burura Alice Espanet 11 urte lehenago ezagutu zuela. Eta erditzen egon arren, ideia hori, errealitate hori, ezin du burutik ezabatu, eta azkenean bera da epidurala eskatzen duena. Ordu batzuetara bere semea jaiotzen da, Erik. Pisu txikikoa, haurdunaldian izandako arazo batzuk direla eta antza. Hori dela eta, umea eraman egiten diote ondotik. Niclas, aita, heldu eta lasai egoteko esaten dio. Umea dagoen aretoko ume guztietatik bera da handiena. Ez dute inkubagailuan sartzen eta ordu gutxitara ekartzen diote berriz. Bitartean gogoratu da Alice Espanet Jade zela duela 11 urte.

Hurrengo asteetan, amaren papera zintzo betetzen du, ahul sentitzen bada ere. Minbera dago, aluan urradura izan zuelako umea erditzean. Jade ezin du burutik kendu eta aspaldiko laguna den Léari idazten dio, Frantziako Avignonen bizi dena. Umea izan duela. Baina baita ere Jaderena jakin duela. Lagunak ez dio berehala erantzuten. Geroago shock egoeran dagoela aitortzen dio, besterik ez. Egoera ulertuz, emakumeak etorkizunean gaiari buruz hitz egiteko aukera izango dutela esaten dio.

Emakumeak gogoratzen du Inglaterran ezagutu zuela Jade, unibertsitateko kurtsoaren hasieran, unibertsitateko egoitzan. Léaren gelaren parez pare suertatu zitzaion gela. Jade Léa laguntra etorria zen, gauzak ekartzen eta. Ohi den bezala, gelako ateak iekita uzten zituzten, elkar ezagutzeko eta. Orduan ez zen Jaderengana asko urbildu, finean egun batzuetarako etorria zelako bakarrik, laguntzera. Oso ederra zela bai, eta mutilek inguratu egiten zutela. 21 urte zituen Jadek orduan, eta begi ederrak, katuarenak. Azkenean lo hartu, eta Jaderekin egiten du amets. Uzteko bakean esaten dio emakumeak zakar, frantsesez.

2: Erabakia

Aste batzuetara, udazkenean, Erik txikiaren pisua normalduta, emakme idazleak, orain ere ama denak, ustekabeko deia jasotzen du Eusko Jaurlaritzatik. Euskadi Saria eman diote, idatzi zuen lehen eleberriagatik. Emakumeak ezin du sinetsi. Eleberriak ETAk estatubatuar bat hil zueneko atentatuaren kronika egiten du, halabeharrez hilda atentatu lekuna running egiten ari zelarik, egiazko helburua guardia zibilak zirelako. Inbentarioa da eleberriaren izenburua eta kritikak jaso zituen alde batetik zein bestetik, abertzaleengandik nahiz espainolistengandik. Hala ere, eleberriak sekulako arrakasta izan zuen eta gaztelaniara eta beste hainbat hizkuntzatara ere itzuli zen. Zinerako eskubideak ere eman zituen. Hala eta guztiz ere, emakume idazlea nahastuta sentitzen da. Urruti sentitzen da eleberri hartatik, garai batean saria jasotzeak sekulako ilusioa eta atsegina emango zizkiola jakin arren. Harro baitzegoen orduan liburuaren egilea izateaz. Orain berriz, ama bihurtuta, arraro sentitzen da, beste pertsona bat, saria berari ez dagokiola alegia. Eta orduan ikusten du nola aldatu den bere bizitza haurrarekin. Erabaki irmo bat hartzen du: lehen hondatutako nortasun hura berreskuratu nahi du, idazle sutsuarena. Eta aitari, Niclasi, erabakiaren beri ematen dio: lanean eszedentzia eskatu (soldatarik gabe, ohi bezala), Erik txikia haurtzaindegi batera eraman, eta eleberri berri batekin hasi. Zertaz eta Alice Espanet emakumeak egindako erailketaz. Gogorra izango dela jakitun dago, ekonomikoki bereziki, Niclasek akademian 1200 euro besterik ez dituelako jasotzen eta familiako gastu finkoak ia 2000 euro direlako hilean. Emakumeak eszedentzia eskatu lantokian, arrazoi garbirik eman gabe, eta haurtzaindegira darama Erik, pentsatu bezala, umea haurtzaindegirako adaptazio-prozesuan beti present bada ere, denbora tarteak aprobetxatuz eleberri berriaren plangintza egiteko, beste amen begirada harrituen pean. Benetako izenak eta datu zehatzak idatziko ditu? Epaitu egingo du Alice? Galdera asko ditu buruan, baino ilusioz hasten da lanean.

3: Natural killers

Alice eta bere senarra Ritxi Bilbo inguruko klinika batera doaz naturalki lortu ezin duten haurdunaldia bideratzera. Narratzaileak (emakume idazleak) klinika horien kritika zorrotza egiten du: haurdun geratzea boluntarismo ariketa gisa planteatzen dutelako (borroka egiten duzu, lortuko duzu!). Gainera jendearena ere hor dago (lagun bikote batek: ba guk ez genuen inongo arazorik izan haurra izateko, nahi gabe etorri zen! zuek ere lasai hartu, etorriko da!) Emakume idazlea klinikara bertaratzen da, eta denek gogoratzen dute Alice. Muturreko emakumea zela: oso alaia eta baikorra batzuetan, hondoa jota besteetan).

Zer gertatu zitzaion Aliceri? Agian ez zuen haurrik eduki nahi benetan. Edo agian ez zuen beste ezer desiratzen, eta horretarako edozein sakrifizio egiteko prest zegoela. Idazleak badaki Alicerekin  eta gisako emakumeekin enpatizatu behar duela. Bera ordea erabat natural eduki zuen Erik, planeatu gabe, ustekabean, umea modu abstraktuan desiratzen zuen arren. 30 urte bete berriak, eta haurra. Eta triste, justu orain hasi delako idaztearekin disfrutatzen, justu orain hasi delako jasotzen idaztearen fruituak, justu orain sormen-mundu berri bat zabaltzen hasia zitzaiolako. Etea gero Niclas dago. Betidanik bi saileko harremanak izan ditu: maitasun sutsukoak baina sufrimenduzkoak, eta harreman erosoak baina piperrik gabeak. Niclas bigarren taldean kokatzen du, baina aitortu behar du bikotekide eta aita bikaina dela: lanpostu ona utzi zuen Londresen Euskal Herrina lan ziztrina hartzeko. Haurdunaldian beste paranoia bat izan zuen: ?biologiaren mendean jarrita zegoen bera orain? edo patriarkatuaren mendean? Dakiena da gorroto zituela mekonioa, lanugoa, kalostroa eta haurdunaldian ikasten diren hitz horiek. Agian, Alicek ere horrela ikusi zuen bere burua: gailenduta, medikune mendean. Kontua da, azkenean bi enbrioi txertatu zizkiotela in vitro egindakoak, hasiera batean intseminazio zikloek huts egin ondoren, eta bikiak jaio zirela.

4: Auzitegiko medikuntza

lanean

1140 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.