Amatasun atzeratua


KategoriakSoziologia

Amatasun atzeratua edo amatasun berantiarra emakumeek, indibidualki nahiz orokorrean, lehen aldiz ama izatea atzeratu edo horretarako adina altua izatearen fenomenoa da, emakumeak jasaten duen egoera sozioekonomikoaren ondorioz edo kulturaren eraginez. Estatistikoki eta indibidualki harturik, amatasun berantiarra gertatzen da ama berriaren adina 35 urtetik gorakoa denean. Emakume horien portzentajea eta lehen aldiz ama diren emakumeen batezbesteko adina igotzen joan da azken hamarkadetan. Horren kausa nagusia emakumeak masiboki lan merkatura sartzea da, sistema kapitalistaren lan indar beharrak asetzeko. Sistematik diskurtsoa bestelakoa izan da, eta amatasun atzeratua emakumearen emantzipazioaren ondorioa baino ez dela baieztatuz, emakumeek karrera profesionalean aurrera egin nahian besteak beste. Fenomeno horrek baditu, ordea, bestelako alderdi ilunak; hala nola, emakumearen esplotazio bikoitza, langile gisa eta azkenean ugalketa-tresna gisa ere bai. Amatasun atzeratuak, gainera, ez ditu arintzen ama izateak berarekin dakartzan zamak; aitzitik, are eta astunagoak egiten ditu, emakumeak zaharrago eta gaitasun fisiko txikiagorekin heltzen baitira haurra izatearen ardura izatera, amatasun atzeratuak ekar ditzakeen osasun arriskuekin batera. Gizonezkoen kasuan, berriz, ez da existitzen aitatasun atzeratuaren fenomenoa existitzen, agerian utziz horrela patriarkatuan haurra izatea emakumeei baino ez dagokien zeregina dela.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, maternidad tardía, maternidad postergada.

Ikus, gainera

280 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.