Gizatasuna edo humanitatea, gizakia izateagatik beste gizakienganako sentitzen den atxikimendua, errukia, errespetua eta maitasuna da, halako moral kolektiboa, gizaki guztiak biltzen dituena bere baitan. Altruismoarekin eta filantropiarekin estu…
Altruismoa beste batzuen onura helburu duen ekintzaile baten jokabide askea da (zerbait eman, lan egin, ...), betiere etekinik jasotzen ez badu. Ekintza altruista batean, beraz, batek, hartzaileak alegia, onura hartzen du, eta besteak, ekintzaileak, borondatezko kaltea edo gutxienez inongo etekinik ez. Egoismotik eta lankidetza edo kooperaziotik bereizten da: egoismozko ekintza batean, ekintzaileak onura eta beste batek kaltea jasotzen du, eta kooperazioan biek eskuratzen dute etekina. Bi eragileen kaltea bilatzen den ekintza, azkenik, gaiztakeria litzateke. Terminoa Auguste Comte-k asmatu zuen XIX. mendean, italierazko altrui ("bestea") hitzetik eratorrita, latinezko alter hitzetik, esanahi berdinarekin.
Begirunearekin eta enpatiarekin loturik badago ere, altruismoa harago doa, bestea errespetatzeaz gainera, haren ongizatea ere bilatzen duenez modu aktiboan. Filantropiarekin ere nahastu ohi da, baina ezberdintasunak nabariak dira: filantropiak, etimologikoki, "gizadiari maitasuna", adierazten du, baina onura orokorraren aldeko jokabide pribatua adierazten du, gizarte ongizatea deitzen den estatuaren jardun publikoaren aldean, eta ekintzaileari etekina ekar dakioke, materiala zein immateriala. Halaber, altruismoa elkarrekikotasuna eskatzen ez duen jokabidea da: besteak norberarekiko era berean jokatzen ez duen arren, jarrera altruistak bestearen alde ekiteko eskatzen du.
Bi motako altruismoak daudela esan daiteke:
Heroi eta santuei egozten zaien bertutea muturreko altruismoa litzateke, bestearen alde dena ematen dutenez. Dena den, filosofo batzuen arabera, altruismoaren egoismo sozializatu baten aldaera baizik ez litzateke izango, jokabide naturala geure indibidualtasunaren baitan. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.