Agian, alternatiboa bilatzen ari zinen.
Alternatibak problematika bati buruz aukeran dauden jokabide, ekintza eta neurriak dira. Ekonomian, bereziki erabaki-teoriaren testuinguruan erabiltzen da, aukeran dauden erabakiak izendatzeko. Adibidez, ikasle batek gehien komeni zaion karrerak erabakitzean, aukeran dauden graduak dira alternatibak. Erabaki-problemetan garbi bereizten dira alternatibak eta eszenatokiak edo natura-egoerak: alternatibak subjektuak dituen aukerak diren bitartean, eszenatokiak edo natura-egoeraz bere erabakimenetik kanpo dauden egoera posibleak dira, zeinetarako emaitza desberdinak izango dituen hartutako erabakiaren arabera. Adibidez, egun batean mendira joan behar dugun ala ez alternatibak dira; egun horretan euria egingo duen ala ez berriz, eszenatokiak. Orokorrean, alternatibak diskretuak direla irizten da, eta alternatiba-multzoa jarraitua denean (adibidez, enpresa batek bere ekoizpen-maila erabaki behar duenean), erabaki-problema batean bainoago, optimizazio-problema baten aurrean gaude.
Loturiko artikuluak
Ekonomia emergenteakEkonomia emergenteak hazkunde ekonomiko azkarra izaten ari diren herrialdeak dira, ekonomia garatuen multzoan sartzeko bidea zabalduz. Ekonomia horietan izandako inbertsioek irabazi-tasa handiagoak izaten dituzten arren, ekonomia aurreratuetan (Estatu…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…
Alternatiboa (kultura)Alternatibo terminoa ohiko, konbentzional edo arauzkoa denaren aldean desberdina, berezia edo aukerakoa den hura izendatzeko erabiltzen da. Bereziki, kulturaren eta arteraren munduan erabiltzen da: kanonaren aurkakoa dena da…