Alkmeon Krotonakoa


KategoriakFilosofoak

Alkmeon Krotonakoa Antzinako Greziako jakintsu eta filosofoa izan zen, zehazki Siziliako Krotona hirikoa. Jakintza-arlo anitz landu zituen, baina egun fisiologiari, psikologiari edo epistemologiari buruz egin zituen ekarpenak bereziki dira ezagunak. Burmuina adimenaren organo zentral gisa hartu zuen lehena izan zen eta arimaren hilezkortasunari buruzko argudio interesgarri bat ere asmatu zuen. Bere adskripzio filosofikoa ordea eztabaidatsua da, presokratikoa den edota eskola pitagorikoan sartu behar den. Bere ekarpenek biziki eragin zuten ondorengo filosofoek: Aristotelesek tratatua idatzi zuen bere lanen erantzun gisa eta Platonek onartu egin zuen arimaren hilezkortasunari buruz eman zuen argudioa.  K.a. 500-450 bitartean garatu zen bere bizitza. Haren lanetatik, zati bakan batzuk baino ez dira geratzen.

195 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.