Agian nortasunaren gurtza bilatzen ari zinen. Erlijioan, gurtza edo gurpena Jainkoarekiko edo beste figura, objektu edo entitate sakratu batekiko begirunea, laudorio edo alabantza eta handiespena da, harekiko sinesmena…
Hegel hil eta gero hegeldar ezker eta eskuin direlako joeren arteko eztabaida garatu zen, besteak beste kristautasuna Hegel sistemarekin bateragarria ote zen auziaren inguruan. Hegeldar ezkertiarren iritziz, kristautasunak Hegelen filosofiaren guztiz aurkakoa zen, gizakiaren aurrerabidea ukatzen bait zuen. Marxek ideia hori bereganatu eta erlijioaren kritika zorrotza garatu zuen, erlijioak azkenean gizakia esklabo bihurtzen zuela baieztatuz; Marxen arabera, gizakiak egiten du erlijioa baino azkenean erlijioak bereganatzen du gizakia, mundutik aldenduz edo arroztuz, eta horrela alienazio erlijiosoaren mendean utziz (arrotz, latinez, alienus da), aurrera egiteko duen ekimen oro deuseztatuz, alienazio ekonomikoan langilearen produkzioarekin gertatzen den bezalatsu, gerora Marxek berak garatu zuen bezala. Alienazio erlijiosoaren haritik adierazi zuen Marxek bere esaldi famatua: "Erlijioa herriaren opioa da".
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.